Xantofila
Wikipedia(e)tik
Xantofila landareetan (landareek sintetizatzen dituztelako) eta animalietan (animaliek landareak jaten dituztelako) oso ugari diren kolore hori, gorri edo arreko pigmentu fotosintetikoen saileko konposatuetako bakoitza da. Formula kimiko hau du xantofilak: C40H56O2. Landareen kloroplastoetan, kromoplastoetan eta olio-tantetan urturik izaten dira, eta, karotenoen eratorriak direnez, haiek bezala aldaketarik gabe igaro ohi dira landareetatik animalietara.
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.