Sardiniera

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Sardiniera
'Sardu, Saldu'
Non mintzatzen den: Italia 
Eskualdea: Sardinia
Hiztunak: 2,5 milioi 
Rankina: ez 100 mintzatuenen artean
Hizkuntza familia: Indoeuroparra
 Italikoa
  Erromanikoa
   Hegoaldeko erromanikoa
    Sardiniera 
Estatus ofiziala
Hizkuntza ofizialtzat duten lurraldeak: ez du
Erakunde araugilea: arautu gabea
Hizkuntza kodeak
ISO 639-1: sc
ISO 639-2: srd
ISO 639-3: srd

 

Lingue di Sardegna mod.gif
Sardiniako hizkuntza eta dialektoak.
 

Sardiniera (Sardu edo Saldu) Sardinia irlan (Italia) hitz egiten den hizkuntza da. Sardiniako erregio autonomo osoan hitz egiten da, Alger hirian izan ezik, non katalana (forma arkaiko batean) den bertako hizkuntza; San Pietro eta Sant'Antioco uharteetan, beraien aldetik, liguriera mantentzen da; eta iparraldean gallurera mintzatzen da.

Erromantze hizkuntza da, mendebaldeko neolatindar taldekoa. Hainbat dialektotan banatua dago eta latinaren ezaugarriak gehien mantentzen dituen hizkuntza legez kontsideratzen da.

1997az geroztik, Sardiniako bigarren hizkuntza ofiziala da, italierarekin batera.

Dialektoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sardiniera bi talde nagusitan banatzen da:

  • Sardiniera logudorearra (Logudorese), Sardiniako iparraldean eta erdialdearen zati batean hitz egiten da. Aldaerarik arkaikoena da; baita latinetik gertuen dagoen hizkera eta prestigio handiena duena ere. Kultur sorkuntzarik aldetik ere aldaera hau biziena da.
  • Sardiniera kanpidanearra (Campidanese), irlaren hegoaldean eta erdialdearen zati batean hitz egiten da. Katalanaren zein Toskanako eragin nabaria du. Aldaera honek hiztun kopuru handiena biltzen du.

Era berean, ondokoak ere sardinieraren dialektoak kontsideratzen dira, nahiz eta korsikera eta beste hizkuntza batzuen eragin hadiagoa duten:

  • Gallurera (Gallurese), Galluran hitz egina (irlaren ipar ekialdean); korsikerarekin lotura handia du, bai egitura gramatikalari eta baita ahoskerari ere dagokionean. Sardiniera eta korsikeraren arteko trantsiziozko hizkuntzat hartu ohi da.

Eredu batua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2000. urtean lanean hasi ziren idatzizko eredu batua erdiesteko helburuarekin. Hasieran, Limba Sarda Unificada (LSU) izeneko eredua lantzen hasi ziren, baina urte batzuk geroago eta politikaren gora-beherek eraginda, 2006tik Limba Sarda Comuna (LSC) delakoa da hobetsitakoa. Azken honek dialekto kanpidanearra du oinarri nagusia, eta oso eztabaidatua dago.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Sardiniera Aldatu lotura Wikidatan
Wikipedia
Hizkuntza honek bere Wikipedia du.
Bisita ezazu.