Amy Winehouse

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Amy Winehouse
Amy Winehouse
Amy Winehouse 2007an eskainitako kontzertuan.
Datu pertsonalak
Izen osoa Amy Jade Winehouse
Jaio 1983ko irailaren 14a
Ingalaterra Southgate, Londres (Ingalaterra)
Hil 2011ko uztailaren 13a
Ingalaterra Camden, Londres (Ingalaterra)
Webgunea www.amywinehouse.com http://www.amywinehouse.com/ www.amywinehouse.com

Amy Jade Winehouse (Southgate, Londres, Erresuma Batua, 1983ko irailaren 13a - Camden, Londres, 2011ko uztailaren 23a), judutar jatorriko abeslari eta konpositore britainiarra izan zen, hainbeste musika genero (soul, jazz, rock and roll, ska) nahasteagatik ezagun egin zena. Berea “akustikoki indartsua” eta “sakonki bere emozioak” espresatzeko gai den kontralto ahotsa zela esan izan da.

2003an Winehousek Frank bere lehen albuma kaleratu zuen; kritika baikorrak jaso zituen jaioterrian eta arrakasta komertziala lortu zuen, Mercury Prize sarietarako izendatu zutelarik. Back to Black bigarren albuma 2006an kaleratu zuten. Disko honekin kantariak Grammy Sarietarako eta horietako bost irabazi zituen.

2011ko uztailaren 23an hilik aurkitu zuten Londresko Camden auzoko bere etxean[1].

Eduki-taula

Biografia [aldatu]

Amy Winehouse 1983ko irailaren 14an jaio zen. Familia judu eta jazz musikaren tradiziokoa zen. Southgaten kanpoaldean bizi zen, Londresko iparraldean. Aita Mitchell (taxi gidaria) zuen, ama Janis (botikaria) eta neba bakarra zuen, Alex. Aitak Amyri etengabe abesten zion etxean; Frank Sinatraren abestiak zituen kutunen. Amyk etxean kantatzeko ohitura hartu zuen, eta eskolan ezin zuten isildu.

Nazioarteko arrakasta [aldatu]

2006an Amyk bere bigarren albuma, Back to Black izenekoa, atera zuen. 2007ko otsailaren 11n BRIT sari bat irabazi zuen “Britainiar artistarik onena” sailean. Urte bereko ekainean Winehouse berriro Mercury Prize sarirako izendatu zuten Back to Black. Kantako singlea platinozko diskoa izan zen AEBetan.

2007ko MTV Video Music Awards sarietarako hiru izendapen lortu zituen. Azaroan izen bereko bilduma arrakastatsuaren berredizioa den Back to Black Deluxe Edition eta Told You I was in Trouble bere lehen DVDa kaleratu zituen.

Back to Black kanta erabateko arrakasta izan zen eta kritika onak jaso zituen. Rolling Stone aldizkariak album honetan indie eta hip hop kantarien indarra zuela esan zuen.

2008ko otsailaren 10ean Grammy Sarietako gaua ospatu zen; Winehouse izendatuta zegoen sei sarietatik bostetan irabazlea izan zen: artista berri onena, urteko grabaziorik onena, urteko abestirik onena, emakumezko pop interpretaziorik onena (Rehab kantarekin) eta Back to Black albuma pop saileko onena izan zen; aldiz, kantaria ezin izan zen ospakizunera joan, lehen momentuan AEBek bisa ukatu ziotelako “narkotikoen gehiegizko erabileragatik”; geroago erabakia zuzendu bazuten erem galan parte hartzeko beranduegi izan zen. Azkenean satelite bidez abestu zuen, Londresetik.

Droga problemak [aldatu]

Winehouseren arazorik handiena drogak izan ziren. Elkarrizketa askotan esan zuen depresio, drogomenpekotasun eta elikadura problemak zituela. 2005ean droga kontsumo aldi gogorra izan zuen, umore aldaketa handiak eta pisu galera pairatu zituen. Urte amaieran eta 2006ko lehen hilabeteetan Back to Black diskoaren grabaketarekin bat egin zuen beste kontsumo aldi gogor bat izan zuen. 2007ko abuztuan Winehousek Europan zeharreko zenbait ekitaldi bertan behera utzi behar izan zituen.

2007ko urrian Blake Fielder Civil bere bikotekidearekin Norvegiako hotel batean marihuana kontsumitzen harrapatu zuten. Abenduaren 2an abeslariaren argazkiak goizeko ordu txikietan bere etxetik kanpo oinutsik eta ia biluzik zebilela interneten agertu zen eta txutxu-mutxuetako egunkarietan 2008ko urtarrilean bideo bat zabaldu zen non Winehouse cracka erretzen agertzen zen. 23 egun geroago bere diskoetxeak iragarri zuen desintoxikazio zentro batean sartuko zela bere kabuz bere menpekotasunari aurre egiteko.

2008ko maiatzan Amy Rock in Rio jaialdian parte hartu zuen Lisboa n. Abeslaria ordu erdiko atzerapenarekin oso itxura eskasaz igo zen eskenatokira, dardarka eta ahotsik gabe.

2009ko apirilean Amy zegoen hotelaren barrualdean biluzik korrika egiten aurkitu zuten, Karibeko Santa Luzia uhartean. Amyri ez zitzaion gustatu hoteleko jabeek toplessik ezin zuela egin esan izana eta orduan arroparik gabe ibiltzeari ekin zion.

2009ko uztailean Blake Fielder-Civil bere senarrarengandik bereizteko eskaera egin zuen.

27en kluba [aldatu]

27 urteko adinarekin zendu zen, 27en kluba sartuz, mito bilakatu diren beste hainbat musikarien gisara: Brian Jones, Jimi Hendrix, Janis Joplin, Jim Morrison edota Kurt Cobain.


Diskografia [aldatu]

Albumak [aldatu]

  • 2003: Frank
  • 2006: Back to Black
  • 2011: Lioness: Hidden Treasures

Abestiak [aldatu]

  • 2003 "Stronger Than Me"
  • 2004 "Take the Box"; "In My Bed" / "You Sent Me Flying"; and "Fuck Me Pumps" / "Help Yourself"
  • 2006 "Rehab"
  • 2007 "You Know I'm No Good"; "Back to Black"; "Tears Dry on Their Own"; and "Love Is a Losing Game"
  • 2008 "Just Friends"

Sariak [aldatu]

Urtea Saria Kategoria Bilduma/Kanta Emaitza
2004 Ivor Novello Garaiko abestirik onena Stronger than me Irabazle
2007 Brit Awards Britainiar emakumezko kantaririk onena Rehab Irabazle
2007 Brit Awards Britainiar bildumarik onena Back to black Hautagai
2007 Ivor Novello Garaiko abestirik onena Rehab Irabazle
2007 Mercury Sariak Britainiar bildumarik onena Back to black Hautagai
2007 MTV Europe Music Awards Abestirik adiktiboena Rehab Hautagai
2007 MTV Europe Music Awards Urteko bilduma Back to black Hautagai
2007 MTV Europe Music Awards Kantariek aukeratutako abeslaririk onena Berau Irabazle
2008 MTV Europe Music Awards Urteko artistarik onena Berau Hautagai
2008 Grammy Sariak Urteko grabaketa Rehab Irabazle
2008 Grammy Sariak Urteko bilduma Back to black Hautagai
2008 Grammy Sariak Urteko abestia Rehab Irabazle
2008 Grammy Sariak Artista berririk onena Back to black Irabazle
2008 Grammy Sariak Emakumezko pop artistarik onena Rehab Irabazle
2008 Grammy Sariak Ahots pop bildumarik onena Back to black Irabazle
2008 NME Sariak Artistarik onena Berau Hautagai
2008 NME Sariak Urteko gaiztoa Berau Hautagai
2008 NME Sariak Txartoen jantzitakoa Berau Irabazle
2008 World Music Awards Emakumezko bakarlaririk onena Rehab Irabazle
2008 Igor Novello Abest eta letrarik onena Love Is a Losing Game Irabazle


Erreferentziak [aldatu]

Kanpo loturak [aldatu]

Commons-logo.svg
Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak:
Amy Winehouse


Biografia
Erresuma Batua
Artikulu hau Erresuma Batuko biografia bati buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.