Altzaga
- Artikulu hau Gipuzkoako udalerriari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus Altzaga (argipena).
|
Altzaga |
|||
|---|---|---|---|
|
|
|||
| Izen ofiziala | Altzaga | ||
| Estatua Erkidegoa Lurralde Historikoa Eskualdea |
Espainia Euskal Autonomia Erkidegoa Gipuzkoa Goierri |
||
| Alkatea | Imanol Muxika Katarain | ||
| Herritarra | altzagatar | ||
| Koordenatuak | 43°3′51″N 2°9′17″W / 43.06417°N 2.15472°WKoordenatuak: 43°3′51″N 2°9′17″W / 43.06417°N 2.15472°W | ||
| Eremua | 2,53 km2 | ||
| Garaiera | 248 m | ||
| Distantzia | 41 km Donostiara | ||
| Posta kodea | 20248 |
||
| Biztanleria | 157 bizt (2008) | ||
| Dentsitatea | 62,06 bizt/km² | ||
| Sorrera | 1615 | ||
| http://www.altzaga.net | |||
Altzaga Gipuzkoako erdialdean eta Goierrin kokaturik dagoen landa-udalerri txiki eta euskalduna da, eskualdean biztanle gutxien daukana, Gaintzarekin eta Aramarekin batera. Izan ere, 2008. urtean 157 biztanle baino ez zituen. UEMAko kidea da. Altzagarrek zakurrak ezizena dute.
Etimologiaren aldetik, haltz zuhaitzetik datorkio izena.
Eduki-taula |
[aldatu] Mugakideak
Iparraldean Legorreta, ekialdean Baliarrain eta Gaintza, hegoaldean Zaldibia, eta mendebaldean Itsasondo eta Arama ditu mugakide.
[aldatu] Auzoak
- Urruti Zelai
- Altzaga Bidea (udaletxea)
- Altzagarate
- Sarasola
- Abali
[aldatu] Historia
1960ko hamarkadaren amaieran Altzaga Itsasondok anexionatu zuen, eta hogei bat urte beranduago, independentzia berreskuratu zuen.
[aldatu] Politika
[aldatu] Alkateak
| Alkatea | Agintaldia | Alderdia |
|---|---|---|
| Imanol Muxika Katarain | 2007- | Altzagako Artea Taldea (Independenteak) |
[aldatu] Ondarea
Aipatzekoak dira XVI. mendeko San Migel parrokia-eliza eta Altzagarateko Amaren baseliza; azken horretan Andre Mariaren irudi erromanikoa dago. Herriko festak irailaren 29an egiten dituzte, San Mikelen omenez.
Bestela, ondare zibilean nabarmentzekoak dira herrian hain ugariak diren baserriak.
[aldatu] Euskara
[aldatu] Demografia
| 1900 | 1910 | 1920 | 1930 | 1940 | 1950 | 1960 | 1970 | 1981 | 1991 | 2001 | 2009 |
|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
| 181 | 184 | 196 | 216 | 213 | 243 | 265 | * | * | 94 | 106 | 161 |
[aldatu] Altzagatar ezagunak
- Antton Ibarguren (1949-1989), abokatua, mendizalea eta Herri Batasuneko politikaria.
[aldatu] Ikus, gainera
[aldatu] Kanpo loturak
- Altzagako udalaren webgunea. (Euskaraz)
|
||||||||||
|
|||||||