Atacama basamortua
Wikipedia(e)tik
- Artikulu hau luzera unitateari buruzkoa da, beste esanahientzat ikus Atacama (argipena)
Atacama Hego Amerikako basamortua da, Andeak eta Ozeano Barearen artean kokatua, Txile iparraldeak. 966 km luze da eta haren eremua 181.300 km².
Atacama basamortua munduko lekurik lehorrena da, Arktikoa kontutan izan gabe. Ikerketek diote 1570etik 1971ra zenbait lekutan ez duela inoiz egin euririk. Hain da lehorra non eskualdeko 6.885 metroko mendiek ez baitute glaziarrik.
[aldatu] Historia
Eskualdeko herri nagusia San Pedro de Atacama, hantxe espainiarrek 1577an eliza bat eraiki zuten. Inka Inperioaren garaietan, basamortuan barrena bizi zen herri bakarra Atacameñoak ziren.
XVI., XVII. eta XVIII. mendeetan, Espainiar Inperioak kostaldean zenbait herri eraiki zuen Potosín lortutako zilarra garraiatzeko.
XIX. mendean eskualdearen jabetza Boliviak, Txilek eta Peruk aldarrikatu zuten baina Barearen Gerraren ondoren Txile bihurtu zen jabe bakarra.
XX. mendean Errepide panamerikarrak Atacama zeharkatu du iparraldetik hegoaldera.