Avignongo Aita Santuen jauregia
| Avignongo gune historikoa: Aita Santuen jauregia, apezpiku multzoa eta Avignongo zubia1 UNESCOren Gizateriaren Ondarea |
|
Avignongo Aita Santuen jauregiaren irudi orokorra. Avignon, Vaucluse Provence-Alpes-Côte d'Azur Avignongo Aita Santuen jauregia, 43°57′3″N 4°48′27″E / 43.95083°N 4.8075°EKoordenatuak: 43°57′3″N 4°48′27″E / 43.95083°N 4.8075°E
|
|
| Mota | Kulturala |
| Irizpideak | i, ii, iv |
| Erreferentzia (ID) | 228rev |
| Kokalekua | |
| Eskualdea2 | Europa / Ipar Amerika |
| Izen ematea | 1995 (XIX. bilkura) |
| 1 UNESCOk jarritako izen ofiziala (euskaratua) 2 UNESCOren sailkapena |
|
Avignongo Aita Santuen jauregia (frantsesez Palais des papes d'Avignon) Frantziako Provence-Alpes-Côte d'Azur eskualdeko Vaucluse departamentuko Avignon hirian dagoen jauregi bat da. Europako Erdi Aroko eraikin gotiko garrantzitsuenen artean sailkatzen da. 1995. urtean UNESCO erakundeak Petit Palais museoa, Avignongo katedrala, Saint-Bénézet zubia eta Avignongo harresiekin batera Gizateriaren Ondare izendatu zuen.
[aldatu] Historia
1305. urtean Klemente V.a zena (Bertrand de Goth gaskoia) Aita santu izendatu zutenean ez zuen Erroman piztu ziren liskarrei aurre egiteko asmorik erakutsi, aldiz 1309. urtean Avignon hirira lekualdatu eta Aita santuaren egoitza berria bilakatu zen. Ondorioz jauregi hau eraiki zen.
Honela hiri eta jauregi honetan Benedikto XII.a, Klemente VI.a, Inozentzio VI.a, Urbano V.a, Gregorio XI.a eta Benedikto XIII.a Aita santuak bizitu izan ziren. Hortik jauregi honek daraman izena.
[aldatu] Iruditegia
[aldatu] Kanpo loturak
- Aita Santuen jauregiaren webgunea (Frantsesez) (Ingelesez) (Italieraz)