Lascaux
| Vézère ibarreko Historiaurreko Guneak eta Leize Apainduak1 UNESCOren gizateriaren ondarea |
|
Leizeetako labar-pinturak. |
|
| Mota | Kulturala |
| Irizpideak | i, iii |
| Erreferentzia (ID) | 85 |
| Kokalekua | |
| Eskualdea2 | Europa / Ipar Amerika |
| Koordenatuak | 44°56′44.3″N 1°05′50.6″W / 44.945639°N 1.097389°WKoordenatuak: 44°56′44.3″N 1°05′50.6″W / 44.945639°N 1.097389°W |
| Izen ematea | 1979 (III. bilkura) |
| 1 UNESCOk jarritako izen ofiziala (euskaratua) 2 UNESCOren sailkapena |
|
Lascaux Montignac herrian eta Dordoinako departamenduan (Akitania, Frantzia) dauden leize ezagunen gunea da, labar-pinturak barne hartzen dituztena eta mundu mailan garrantzitsuenen artean dagoena. "Labar-pinturen Kapera Sixtinoa" izena ere eman diote hori dela eta.
Goi Paleolitoko garaikoak dira margoak, K. a. 18.000-15.000 urteen artean egindakoak. 1940an aurkitu zituzten eta UNESCOk munduko ondaretzat hartu zituen 1979an.
Vézèreko ibarraren ezker aldean kokatuta ditugu.
Labar artea [aldatu]
Leizeetan 2.000 irudi inguru daude, horien artean 600 bat ondo zehaztutako animalienak direnak, gehienak zaldiak eta zezenak.
1948tik 1963a arte publikoki irekita egon ziren arren, 15 urteko tarte horrek kaltea ekarri zien margoei eta bisitarientzat orokorrean itxita daude orduz geroztik. 1983an, azkenik, "Lascaux II" izeneko erreplika gunea zabaldu zuten turismorako.
Kanpo loturak [aldatu]
- (Frantsesez) Webgune ofiziala Frantziako Kultura Ministerioa.
- (Ingelesez) The Cave Paintings of the Lascaux Cave Bradshaw Foundation.