Mont-Saint-Michel

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Mont-Saint-Michel

Normandia Beherea
Mont-Saint-Micheleko haitza eta herriaren irudia.
Mont-Saint-Micheleko haitza eta herriaren irudia.

Mont-Saint-Micheleko armarria

Izen ofiziala Mont-Saint-Michel
Estatua
Eskualdea
Departamendua
Barrutia
 Frantzia
Normandia Beherea
Manche (50)
Avranches
Koordenatuak 48°35′9″N 1°30′35″W / 48.58583°N 1.50972°W / 48.58583; -1.50972Koordenatuak: 48°35′9″N 1°30′35″W / 48.58583°N 1.50972°W / 48.58583; -1.50972
Mont-Saint-Michel non dagoen adierazten duen Frantzia-ko/-go/-eko mapa
Mont-Saint-Michel
Eremua 0,97 km2
Posta kodea 50116
Biztanleria 41 bizt.
Dentsitatea 42,27 bizt./km²
INSEE kodea 50353

Le Mont-Saint-Michel (euskaraz Saint Michel Mendia edo Done Mikelen Mendia) Normandiako udalerria da, granitozko itsasgorako uharte batean kokatua, Couesnon ibaiaren estuarioan dagoen muino harritsuan. Lur lehorretik itsasorantz kilometro batera barneratzen da. Kokaleku hau Avranchesetik gertu gelditzen da.

Bere izendapena, bertako Saint Michel (Mikel Donea edo San Migel) goiaingeruari sagaratua dagoen abadiari zor dio, Erdi Aroan berriz, bere izena «Mons Sancti Michaeli in periculo mari» izan zen.

Era berean, uharte hau Mont-Sant-Michel herriaren erdigune naturala da, erdigune geografikoaren faltan. Pontorson kantoian dago, Mancheko departamenduan.

Saint-Michel mendiaren arkitektura harrigarriak eta bere badiak Normandiako leku jendetsu eta bisitatuenen artean kokatzen dute eta Frantziako aurrenekotakoa, urteko 3.200.000 bisitariekin. Mikel Goiangeruaren estatua bat dago abade-elizaren gailurrean, itsas-bazterretik 170 metrotara altxatzen delarik.

Eraikuntza ugarien kalitatea, banaka-banaka Monumentu historiko delakoaren bidez sailkatua daude (parrokia eliza, adibidez 1909tik aurrera) edo monumentu historikoen zerrenda gehigarrian izena ematen.

Monumentu historiko bezala aldarrikatu zuten 1862az gero, 1979tik aurrera Saint-Michel Mendia Unesco-ren Gizateriaren Ondarearen Zerrendan agertzen da. UNESCO-ren Adarrikapenean Moidrey-eko Errota ere barnean sartzen delarik, lurretik lau kilometro inguru barnerago.

Mantxako kanalaren bestaldean, Kornuallesen, izen eta itxura berdineko St Michael's Mount udalerria ere badago.

Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Badiaren airetiko ikuspegia (Mont-Saint_Michel eskuin aldean ageri da).

Saint-Michel Mendia, iparraldeko 48°38'10" latitudera eta mendebaldeko 1°30'40" longitudera dago, bere badia Ozeano Atlantikoak bustitzen du. Uharteak 960 metrotako zirkunferentzia du eta azalera gutxi gorabehera 280 hektareatakoa da, bere arrokaren gailurrak 92 metroko garaierara iristen delarik.

Scissyko Basoa eta itsasoaren inbasioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Galoen garaian, Saint-Michel mendia, bere bizilaguna den Tombelaine itsas-arrokaren antzera, "Scissyko basoaren erdi-erdian gorentzen zen, baina garai hartan, Chauseyren ibaiondoa, gaur egun baino 48 kilometro urrutirago zegoen".

Scissyko baso hau kondaira bat izango zen ziurrenik, bere izateaz ez baitago inongo frogarik.

Ibaien handitzeak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mendiak asko sufritu zuen Saint-Michel-eko badia urpean utzi zuten ibaien handitzeengatik: Sélune eta Sée ibaiak), eta batez ere, XV. mendean, Couesnon ibaia, garai hartan Normandia eta Bretainiaren muga zena, urez gainezka hasi bat-batean mendiaren mendebaldean eta Mont Saint-Michel Bretainiatik Normandiaren jabegora pasarazi zuen.

Oraindik mugako biztanle askok txantxa edo olgetagai moduan hartzen dute kondaira hau; gaur egun Couesnon-ek ez du Normandia eta Bretainia-ren arteko mugarik zehazten, muga hau Couesnon-eko mendebaldetik kilometro batzuetara baitago.

Bertako esaera zahar batek gertaera hau oroitarazten digu:

Le Couesnon dans sa folie mît le mont en Normandie

Itsasaldiak: Itsasgora eta itsasbeherak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mont-Saint-Michelen ikuspegia itsasbehera dagoelarik.

Badiaren itsasaldi ikusgarriek mendia gotorleku menperaezin bihurtu zuten. Mendeetan zehar, lurrez eta itsasbeheraz bakarrik sar zitekeen bertara, eta itsasoz itsasbehera zegoenean. Gaur egun bere arrokazko oinetara ailegatzen den errepide baten bitartez irits gintezke abadetxera.

Badiaren kolmatazioa eta sarrera-dikea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Urteak igaro ahala, biztanleek eta itsasertzeko jabeek Saint-Michel mendiaren badiaren polderizazioari ekin zioten.

Ekintza nabariena, 1880ean, Zubiak eta Galtzarak-ek dike urperaezin baten eraikuntza izan zen, nahiz eta agintarien aurkakotasuna eduki. Dike honek badiaren hondarreztatzea ekarri zuen, gertaera honek mendiaren uharte izatea arriskuan jarri zuen, eta horregatik dikea suntsitzea komeni zen, hondarreztatzeari amaiera emateko.

Badiaren hondar-akumulazioa ekiditeko beste proiektu berri bat dago martxan, eta beste ekintzen artean aparkalekua kendu eta errepidea zubi batez aldatuko da.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Saint-Michel Mendia eta bere badia1
UNESCOren gizateriaren ondarea
MSM sunset 02.JPG

Saint-Michel mendia gauez

Mota Kulturala
Irizpideak i, iii, vi
Erreferentzia 80
Kokalekua FrantziaFrantzia
Haute-Normandie flag.svg Normandia
Eskualdea2 Europa / Ipar Amerika
Izen ematea 1979 (III. bilkura)
1 UNESCOk jarritako izen ofiziala (euskaratua)
2 UNESCOren sailkapena

Druidak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zeltiar tribu batzuk, Mont Saint-Michel-eko Scissy-ko Basoa okupatu zuten eta beren gurtza druidikoak ospatzera hurbiltzen ziren. XVIII. mendeko historialari bretoia zen Gil Deric abadearen arabera, arroka granitiko hura "Mi vel Tumba Beneni" izendapena jaso zuen (euskaraz "Belenus-en Hilobiaren Mendia"), Belenus, eguzkiaren jainko galiarraren omenez. Garai haietarako bazen han megalito erraldoi bat, eta galiarrek hilerri bat ezarri zuten bere inguruetan.

Erromatarrak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erromatarrek Herkules Portua izenez ezagutu zuten, eta euren ailegatzearekin Armorika gurutzatzen zuten errepidearen eraikuntza etorri zen, eta hauetako batek, Dolo Fanarfmers-ekin lotzen zuen, Mons Belonus-en mendebaldetik igaroz. Halere, itsasoaren handitzearekin ekialderantz mugituko zen, azkenik desagerraraziz, Avranches-eko igarobidearekin bat eginik.

Kristau aroko hastapenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kristautasuna Armorikan IV. mende aldera agertu zen.

Lehenengo otoitzlekua, San Ezteberen omenez, Hilerri Mendiaren erdialdean ezarri zuten. Gero San Sinforianoren omenezkoa (Varas-eko lehen martirra) harritzarraren oinetan eraiki zen, merovingiar estilokoa. Ermitau batzuek leku hauek babestu eta Astériac (Beauvoir) apaizaren bidez beharrezko jakiak jasotzen zituzten.

Abadiaren jatorria VIII. edo IX. mende inguruetan ezarri beharrekoak dira. Kondaira baten arabera, 708an, Avrancheseko gotzainak zen Aubert-ek, San Migelen omenezko otoitzleku bat eraiki berri zuen, behin eta berriz goiaingeruari pertsonalki eskatu ostean.

Abadia beneditarraren sorrera 966. urtean[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Karlomagnoren erregealdiak Neustriari egonkortasun aro bat ekarri zion. Amaiera Enperadorearen heriotzarekin etorriko zen, anarkia eta nahasmen garai bati hasiera emanaz, batez ere normandiarren inbasioekin, bereziki Rollon-ek hondatu zuen eskualdea 875an.

Saint-Clair-sur-Epte-ko Akordioak (912) Rollon-i zilegitasuna eman zion, Erruango konde bihurtuz, kristautasunera bilakatzeko baldintzapean. Honen ondoren, bere lapurreta eta suntsiketen garaian eginiko zitalkeriak moldatzen saiatu zen eta ihes eginarazi zien fraideei modu aberatsean kalte-ordaindu zien.

Bere semea Gillen Longue-Épée izan zen oinordeko 917 eta bere aita bezain eskuzabal izan zen monasterioekin, bere 942ko hilketa arte.

Bere iloba, Richard I.a "Beldurgabea", bertako elizgizonen utzikeriaz haserre agertu zen, beren kultuen ardura diru-ordainpeko ordezkari batzuei uzten baitzieten. Joan XIII.a Aita Santuaren bitartez agintean baimen bat lortu zuen, erregea bera sagaratuz, leku hartan ordena ezar zedin.

Abadiaren lurpeko pasabideetan zeltiarren arrasto megalitikoak aurkitu izan dira.

XI. mendean 50 fraide besterik ez zeuden, erromesentzako aterpetxeak eraikitzearen arduradunak.

XIII. mendea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

St. Gabriel-en dorrearen ikuspegia, Mont Saint Michel-en.

1204an, Guido de Thouars-en agintepean zeuden gerlari bretoiek Mont Saint-Michel-i su mena zioten. Filipe Augusto II.a erregeak monasterioa berreraikitzeko diru kopuru bikaina eskaini zuen helburu horretarako. Normandiar arkitektura estiloko Miresgarritasunaren Katedrala 1228an amaitu zen.

Mende honetan, bretoiek, normandiarrek eta ingelesek, aterpetxeen suntsiketa burutu zuten. Hau berriz errepika ez zedin kokapena gotorleku bihurtu zen.

Ehun Urteko Gerratea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hartuezina mantendu zen, ingelesek ezin izan baitzuten konkistatu nahiz eta aldi askotan eraso egin. Gotiko flamigero estiloa sarri agertu zen garai honetako eraikuntzetan. Krisi ekonomikoa dago eta abadiaren gainbehera eman zen.

XVII. eta XVIII. mendeak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1622an San Mauroren kongregazio heterodoxoak kokapena berpiztu egin zuen bere berreraikuntzei esker, ondorio bezala erromesaldiak berriz suspertzen direlarik. Alkimiaren eta aurrerapen zientifikoen inguruko talde esoterikoetako kideak hemen elkartu ziren. Elizako kontserbadoreen aholkuz, Frantziako errege etxeak lekua abandonatu egin zuen. Serora edo moja dozenaren bat eta erdi hondatutako eraikuntza batzuk besterik ez ziren gelditzen.

Abadiako presondegiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1791an, Frantziar Iraultza zela-eta, azken beneditarrek abadia bertan behera utzi zuten. Orduan presondegiak eraiki eta 1793tik aurrera, kleroaren konstituzio zibil berria ezeztatu zuten 300 apaiz han kartzeleratu ziren.

1794an telegrafo optikoaren gailua (Claude Chappe sistema) kanpandorrearen gailurrean ipini zen, eta honela Mont Saint Michel Paris-Brest arteko telegrafo linearen bitartekari bihurtu.

Saint-Michel Mendia

1817an, presondegi administrazioak eginiriko berrikuntza ugariei erantzun moduan, Robert de Torigni-k eraikitako ostatua erausi egin zuten.

1835an Viollet-le-Duc arkitektoak mendia bisitatu zuen.

Sozialista batzuen atxiloketa ondoren (Martín Bernard, Barbès eta Louis Auguste Blanqui), zenbait artistek, artean Victor Hugo zegoela, abadia-presondegiaren aurkako salaketa burutu zuten.

Dekretu inperial baten bidez presondegia 1863an itxi egiten da.

Abadeen zerrenda[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gaua Saint-Michel Mendian
Saint-Michel Mendiko abatetxea
  • 966-991 : Maynard I
  • 991-1009 : Maynard II
  • 1009-1017 : Hildebert I
  • 1017-1023 : Hildebert II
  • 1024-1031 : Almod
  • 1031-1033 : Théodoric
  • 1033-1048 : Suppo
  • 1048-1060 : Radulphe edo Raoul de Beaumont
  • 1063-1085 : Ranulphe edo Renaut de Bayeux
  • 1085-1102 : Roger I
  • 1106-1122 : Roger II
  • 1125-1131 : Richard de Mère
  • 1131-1149 : Bernard du Bec
  • 1149-1150 : Geoffroy
  • 1151-1153 : Richard de la Mouche, Robert Hardy
  • 1154-1186 : Robert de Torigni
  • 1186-1191 : Martin de Furmendi
  • 1191-1212 : Jourdain
  • 1212-1218 : Radulphe edo Raoul des Îles
  • 1218-1223 : Thomas des Chambres
  • 1225-1236 : Raoul de Villedieu
  • 1236-1264 : Richard Turstin
  • 1264-1271 : Nicolas Alexandre
  • 1271-1279 : Nicolas Famigot
  • 1279-1298 : Jean Le Faë
  • 1299-1314 : Guillaume du Château
  • 1314-1334 : Jean de la Porte
  • 1334-1362 : Nicolas le Vitrier
  • 1363-1386 : Geoffroy de Servon
  • 1386-1410 : Pierre le Roy
  • 1410-1444 : Robert Jolivet
  • 1444-1483 : Guillaume d'Estouteville
  • 1483-1499 : André Laure
  • 1499-1510 : Guillaume de Lamps
  • 1510-1513 : Guérin Laure
  • 1515-1523 : Jean de Lamps
  • 1524-1543 : Jean le Veneur
  • 1543-1558 : Jacques d'Annebault
  • 1558-1570 : François Le Roux d'Anort
  • 1570-1587 : Arthur de Cossé-Brissac
  • 1588-1615 : François de Joyeuse
  • 1615-1641 : Henri de Lorraine, duca di Guise
  • 1641-1643 : Ruzé d'Effiat
  • 1644-1670 : Jacques de Souvré
  • 1670-1703 : Étienne Texier d'Hautefeuille
  • 1703-1718 : Karq de Bebambourg
  • 1721-1799 : Charles Maurice de Broglie
  • 1766-1769 : Étienne-Charles de Loménie de Brienne
  • 1788 : Louis-Joseph de Montmorency-Laval

Demografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Biztanleriaren bilakaera
1793 1800 1806 1821 1831 1836 1841 1846 1851
- - - - - - - - -
1856 1861 1866 1872 1876 1881 1886 1891 1896
- - - - - - - - -
1901 1906 1911 1921 1926 1931 1936 1946 1954
- - - - - - - - -
1962 1968 1975 1982 1990 1999 - - -
132 105 114 80 72 46 - - -


Irudi bilduma[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commons-logo.svg
Commonsen fitxategi gehiago dago honi buruz:
Mont-Saint-Michel