Monte Perdido

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Monte Perdido /
Mont Perdito
Macizo perdido.jpgMendigunearen ikuspegia (Monte Perdido erdialdeko tontorra da).
Garaiera 3.355 m
Koordenatuak 42°40′5.32″N 0°05′0.65″E / 42.6681444°N 0.0835139°E / 42.6681444; 0.0835139Koordenatuak: 42°40′5.32″N 0°05′0.65″E / 42.6681444°N 0.0835139°E / 42.6681444; 0.0835139
Monte Perdido non dagoen adierazten duen Pirinioetako mapa
Monte Perdido
Mendilerroa Pirinioak
Lehen igoera 1802ean.
Ohiko bidea Goriztik.

Monte Perdido edo Mont Perdito[1] mendia (aragoieraz Mont Perdito, frantsesez Mont Perdu) Erdialdeko Pirinioetako hirugarren gailurrik garaiena da, 3.355 metrorekin. Mont Perdito Tres Serols mendigunean kokaturik dago[1], Cilindro (3.328 m) eta Pico Añisclo (3.254 m) mendiekin batera.

Ordesako haranean, Huescako probintzian (Aragoi), kokaturiko mendi hau, Europako mendigune kalkareo garaiena da. Monte Perdidoko mendigunearen bi aldeak (bai espainiarra, eta bai frantsesa) babesturiko eremuak dira, Espainiako aldea Ordesako parke nazionalean dago, eta Frantziako aldea Parc National des Pyrénéeseko parke nazionalean.

Lehen igoera erregistratuta 1802an izan zen, Louis Ramond de Carbonièresen eskutik.

Mendizaleen artean, oso gailur ezaguna da, bai gailur nahiko erraza delako, eta bai igotzeko zeharkatu behar diren haranen ikusgarritasunarengatik.

Igotzeko bideak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Ordesatik (bide arrunta).
  • Serradetseko aterpetik.
  • Tucarroyako aterpetik.
  • Eskailerak.
  • Iparreko paretatik.

Monte Perdidoko Glaziarra[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sakontzeko, irakurri: Monte Perdidoko glaziarra

Monte Perdidoko ipar aldean kokatzen da Pirinioetako azken glaziarretako bat. Bi mailatan banaturik dago eta 2700 eta 3200 metrotako garaieran kokatzen da.

Pirinioetako beste glaziarrak bezala, desagertzerako bidean dago, glaziarraren bolumen eta azalera urtez urte murriztuz.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b   159. araua, Euskaltzaindia, http://www.euskaltzaindia.net/dok/arauak/Araua_0159.pdf. Noiz kontsultatua: 2010-10-6 .

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Pirinioak - Monte Perdido1
UNESCOren gizateriaren ondarea
MONTE PERDIDO.JPG

Monte Perdidoko glaziarra, mendigunearen ipar aldean.

Mota Mistoa
Irizpideak iii, iv, v, vii, viii
Erreferentzia (ID) 773
Kokalekua  Espainia
FrantziaFrantzia
Eskualdea2 Europa eta Ipar Amerika
Izen ematea 1997 (XXI. bilkura)
Luzapen urtea 1999
1 UNESCOk jarritako izen ofiziala (euskaratua)
2 UNESCOren sailkapena

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Monte Perdido Aldatu lotura Wikidatan