Mamut

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Life

Mamut
Fosilaren garaia: Pliozeno berantiar-Holozeno berantiar, 5 Ma-0,004 Ma

Mammuthus columbi, Page Museoa (Los Angeles)
Sailkapen zientifikoa e
Erreinua: Animalia
Filuma: Chordata
Klasea: Mammalia
Ordena: Proboscidea
Familia: Elephantidae
Generoa: Mammuthus
Brookes, 1828
Espezie tipoa
Mammuthus primigenius
(Blumenbach, 1799 [jatorrian Elephas])
Espezieak
Sinonimoak
  • Archidiskodon Pohling, 1888
  • Parelephas Osborn, 1924
  • Mammonteus

Mamuta (antzinako errusieratik Мамонт) Mammuthus galdutako generoko edozein espezie izendatzeko erabiltzen da, nahiz eta ezagunena mamut iletsua den (Mammuthus primigenius). Espezie hartakoek letagin luze eta kurbadunak zituzten eta Siberian hainbat ale izoztu aurkitu dituzte. Bestalde, ile geruza lodi bat zuten hotz glaziarretik babesteko eta Europa, Asia eta Ipar Amerikako iparraldean bizi ziren. Orain 10.000 bat urte desagertu ziren, aldaketa klimatikoagatik edota gizakiaren ehizagatik. Normalean mamut hitza entzutean, segituan burura etortzen zaigu piztia erraldoi iletsu bat, baina hau ez da guztiz horrela. Mamut askok ez zuten ile luzerik gorputzean zehar eta espezie gehienak gaurko elefanteen tamaina zuten. Hala ere mamut benetan erraldoiak zeuden: Mammuthus sungari espeziea, esaterako, gaurko elefanteak baino hiru bider astunagoa izan zen.

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Mamut Aldatu lotura Wikidatan