Santimamiñe
|
||||||||||||||||||||
|
||||||||||||||||||||
Santimamiñe Kortezubin dagoen leizea da. Bertan Goi Paleolito garaiko margoak daude, Magdaleniar aldikoak, orain dela 13.000 urtetakoak. Bizkaiko Kortezubi udalerrian daude kokatuta, Basondo auzoan, Ereñozar mendiaren magalean.
1916an J.F. Bengoetxeak aurkitu zituen bertako labar-pinturak, eta ondorengo urteetan Enrique Eguren, Telesforo Aranzadi eta Jose Miguel Barandiaran arkeologoek haitzuloak ikertu zituzten sakon, 1918 eta 1926 artean.
Hainbat urtez publikoki ikusgai egon ondoren, gaur egun ezin dira osorik bisitatu. Hala ere, Bizkaiko Foru Aldundiak "Santimamiñe, milaka urteko paisaia" izeneko bisita birtuala antolatu du.
2008an UNESCOk kobazuloak Gizateriaren Ondaretzat izendatu zituzten, Ekain eta Altxerrirekin batera, Altamirako leizearen talde berean sartuz.
Eduki-taula |
Leizea [aldatu]
Leizeak 365 metroko luzera dauka eta estalaktita eta estalagmita ugari, irudi ederrak eskaintzen dituztenak. Sarreratik 60 bat metrotara, ezkerrera, pasabide estua dago, bi aretoetan zabaltzen dena: Bata pinturen aurreko gela da, eta bestea gela nagusia.
Aurreko aretoa [aldatu]
Areto honetan marrazki ugari daude, zaldiak eta bisonteak azpimarragarriak izanda, nahikoa hondatuta egon arren.
Areto nagusia [aldatu]
Gela nagusiak karratuaren forma dauka, 4 metro luze, 3 m zabal eta 3.5 m altu izanda, eta kobazulo guztian dagoen marrazki multzorik ikusgarriena du: Sarreraren ondoan bisonte talde bat dago eta horma nagusian 8 bisonte, zaldi bat eta uztai moduko marra bat.
Ikus, gainera [aldatu]
Bibliografia [aldatu]
- "Exploraciones en la caverna de Santimamiñe (Basondo, Cortezubi) I: Figuras rupestres". T. Aranzadi, J.M. Barandiaran eta E. Eguren. Gráficas Grijelmo argitaletxea. Bilbo, 1925.
- "Exploraciones en la caverna de Santimamiñe (Basondo, Cortezubi) III: Yacimientos azilienses y paleolíticos". Aranzadi, Barandiaran, Eguren. Bizkaiko Foru Aldundia. Bilbo, 1935. *"El Paleomesolítico del Pirineo Occidental. Monografías Arqueológicas III". J.M. Barandiaran. Zaragoza, 1967.
- "La caverna de Santimamiñe". J.M. Apellaniz. Bizkaiko Foru Aldundia. 1969.
- "Prehistoria Vasca. Euskaldunak 1". J. Altuna. Donostia, 1979.
- "El arte prehistórico del País Vasco y sus vecinos". J.M. Apellaniz. Desclée de Brouver arg. Bilbo, 1982.
- "Historia General de Euskalerria. Prehistoria: Paleolítico". J.M. Barandiaran. Auñamendi. Donostia, 1988.
- "Arte paleolítico parietal de Bizkaia. Kobie. Anejo 2". X. Gorrotxategi. 2000.
Kanpo loturak [aldatu]
- (Euskaraz) Kobazuloei buruzko aipamena on-line
- (Euskaraz) Santimamiñeko haitzulora bisita birtuala
| Gizateriaren Ondarea Euskal Herrian | ||
|---|---|---|
|
Bizkaiko Zubia • Done Jakue bidea (tartean Baionako katedrala eta Ospitalepeko eliza) • Paleolitoko labar-artea |
||