Béla Kun

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Bela Kunen erretratua

Bela Kun (Szilágycseh, Transilvania, gaur egun Errumania, 1886ko otsailaren 20a - SESB, 1939 inguruan) hungariar politikaria izan zen. Karolyi kondearen gobernuak aginpidea utzi zuenean, komunisten eta sozialdemokraten arteko koalizio-gobernu baten buru jarri zen. Sozialismoa ezarri zuen, eta Armada Gorria antolatu. Eslovakiari eraso zion, baina aliatuek alde egitera behartu zuten. Kontrairaultza bat izan zen haren aurka, eta Errumaniako armada Hungaria hartzekotan zela, aginpidea utzi behar izan zuen eta SESBra ihes egin (1920). Stalinek trotskistatzat jorik, kartzelan edo Siberiako gulagean hil bide zen.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Béla Kun Aldatu lotura Wikidatan