Baionako elizbarrutia

Wikipedia, Entziklopedia askea
Oliber (eztabaida | ekarpenak)(r)en berrikusketa, ordua: 13:09, 8 abuztua 2015
Baionako elizbarrutia
Dioecesis Baionensis (-Lascurrensis et Oloronensis)
Kokapena
HerrialdeaTxantiloi:EHTxantiloi:FRA
Estatistikak
Eremua7.712
Biztanleria
- Denera
- Katolikoak

620.763
550.000 (%88,6)
Apaiz sekularrak331
Erregelapeko apaizak140
Bataiatuak apaizeko1.167
Diakonoak5
Informazioa
Errituaerromatarra
KatedralaBaionako Santa Maria katedrala
Webgunea
www.diocese-bayonne.org/spip.php?rubrique80


Baionako elizbarrutia (latinez eta ofizialki Dioecesis Baionensis (-Lascurrensis-Oloronensis)) Eliza Katoliko Erromatarraren Euskal Herriko elizbarrutietako bat da, Ipar Euskal Herri osoa eta Pirinio Atlantikoetako gainerako lurraldea ere barne hartzen dituena. Apezpikuaren egoitza Baionan dago. 2008ko azaroaren 30etik gaur egun arte, apezpikua Marc Aillet da. Baionako elizbarrutia Bordeleko artxidiozesiko eliz probintziaren parte da.

Historia

Kondairak lehendabiziko apezpikua San Leon martiria zela esaten badu ere, adituek uste dute VI. mendera arte Baionak ez zuen apezpikurik: 587an hiribildu bihurtu zenerako, apezpikua ere izan behar zuen eta. Besteek Akitaniako erreinua eratu zenerako uzten dute, hau da, 778an.

Antzin Baionako apezpikuak bere agindupean honako lurraldeak zituen:

Baina, 1566ean, Pio V.a aita sainduaren erabakia lortu eta gero, Filipe II.a Espainiakoak Hegoaldeko lurraldeak Iruñeko artxidiozesiari lotu zizkion.

1802an, Baionako elizbarrutiari Akize eta Tarbesko elizbarrutia eta Oloroe-Donamaria eta Leskarreko elizbarrutia lotu zizkioten. Hala ere, 1822an Pirinio Atlantikoak baino ez zituen agindupean.

1909ko ekainaren 22tik, izen berria izan zuen: "Baiona-Leskarre-Oloroe-Donamariako elizbarrutiaren apezpikua.

Eliza nagusiak

Baionako katedrala.

Apezpikuen zerrenda

  • 840 inguru: Sedulius
  • 900 inguru: San Leon I.a
  • 980 inguru: Arsivus Racha
  • 1025–1057: Raimundo I.a Zaharra (baita Oloroe-Donamaria eta Leskarreko apezpikua ere)
  • 1059–1063: Raimundo II.a Gaztea
  • 1065 inguru: Gilen I.a
  • 1090–1119: Astarakeko Bernard I.a
  • 1120 inguru: Gartzia I.a
  • 1122–1125: Raimundo Martreskoa
  • 1126–1137: Benebateko Lope Arnaldo I.a
  • 1137–1149: Formateleko Arnaldus II.a
  • 1150–1170: Forto
  • 1170–1178: Ezpeletako Piarres Bertrand I.a
  • 1179–1184: Adhemarus
  • 1185–1206: Lacarreko Bernard II.a
  • 1207 inguru: Navailleseko Arsivus
  • 1213–1224: Luceko Raimundo IV.a
  • 1225–1229: Donzaceko Gilen II.a
  • 1230–1233: Saulteko Piarres Bertrand II.a
  • 1233–1257: Donzaceko Raimundo V.a
  • 1259–1278: Uaïtzeko Antso
  • 1279–1302: Manxeko Dominique
  • 1303–1308: Monteko Arnaldus Raimundo III.a
  • 1309–1314: Marenneko Piarres III.a
  • 1315–1316: Brèleko Bernard III.a
  • 1316–1318: Maslaceko Piarres IV.a
  • 1318–1356: Saint-Johaneko Piarres V.a
  • 1356–1361: Pineko Gilen III.a
  • 1362–1369: Saint-Johaneko Gilen IV.a
  • 1371–1381: Oricheko Piarres VI.a
  • 1382–1392: La Rivièreko Bartolome
  • 1393–1405: Gartzea Eugi
  • 1407–1415: Berneteko Piarres VII.a
  • 1416–1417: Mauloceko Piarres VIII.a
  • 1417–1444: Labordeko Gilen Arnaldo V.a
  • 1444–1454: Lasegeko Gartzia Arnaldo III.a
  • 1454–1466: Joan I.a de Mareuil
  • 1466–1483: Joan II.a de Laur
  • 1484–1504: Joan III.a de La Barrière
  • 1504–1519: Bertrand I.a de Lahet
  • 1520–1524: Hector d'Ailly de Rochefort
  • 1524-1532: Jean du Bellay
  • 1532–1551: Étienne de Poncher
  • 1551–1565: Joan V.a Dufresne de Moustiers
  • 1566–1579: Sosiondoko Joan VI.a
  • 1579–1593: Jacques Maury
  • 1598–1621: Etxauseko Bertrand II.a
  • 1621–1629: Claude des Marets de Rueil
  • 1629: Henri de Béthune
  • 1629–1637: Raymond VI.a de Montaigne
  • 1637–1642: François I.a Fouquet
  • 1643–1681: Jean VII.a d'Olce
  • 1681–1688: Gaspard de Priêle
  • 1688–1700: Léon II.a de Lalanne
  • 1700–1707: René-François de Beauvau du Rivau (baita Tolosako artzapezpikua ere)
  • 1707–1727: André de Druillet
  • 1728–1734: Pierre-Guillaume de La Vieuxville
  • 1735–1741: Jacques-Bonne Gigault de Bellefonds (baita Arleseko artzapezpikua)
  • 1741–1745: Christophe de Beaumont du Repaire (baita Vienneko artzapezpikua ere)
  • 1745–1774: Guillaume VI.a d'Arche
  • 1774–1783: Jules Ferron de La Ferronays
  • 1783–1793: Etienne-Joseph de Pavée de La Villevieille
  • 1802–1820: Joseph-Jacques Loison
  • 1820–1830: Paul-Thérèse-David d'Astros (baita Tolosako artzapezpikua ere)
  • 1830–1837: Etienne-Bruno-Marie d'Arbou
  • 1837–1878: François II. Lacroix
  • 1878–1887: Arthur-Xavier Ducellier (baita Besançongo artzapezpikua ere)
  • 1887–1889: Alfred-François Fleury-Hottot
  • 1889–1902: François-Antoine Jauffret
  • 1906–1933: François-Xavier-Marie-Jules Gieure
  • 1934–1939: Henri-Jean Houbaut
  • 1939–1943: Edmund Vansteenberghe
  • 1944–1957: Léon-Albert Terrier
  • 1957–1963: Paul-Joseph-Marie Gouyon
  • 1963–1986: Jean-Paul-Marie Vincent
  • 1986–2008: Pierre Jean Marie Marcel Molères
  • 2008-egun: Marc Aillet

Estatistikak

urtea biztanleria apaizak diakonoak erlijiotarrak parrokiak
bataiatutak guztira % zenbakia sekularrak erregularrak apaizeko
bataiatuak
gizonak emakumeak
1950 407.338 415.797 98,0 1.019 853 166 399 308 1.983 512
1959 416.060 420.019 99,1 1.046 855 191 397 338 1.900 520
1970 501.274 508.734 98,5 861 716 145 582 224 1.816 527
1980 532.600 536.700 99,2 798 644 154 667 237 1.610 527
1990 554.000 575.000 96,3 642 501 141 862 3 226 1.330 526
1995 550.000 581.000 94,7 539 408 131 1.020 6 211 1.153 523
2000 550.000 581.000 94,7 533 402 131 1.031 6 211 1.153 523
2001 550.000 581.000 94,7 533 402 131 1.031 6 211 1.153 523
2002 550.000 620.763 88,6 499 371 128 1.102 6 189 835 89
2003 550.000 620.763 88,6 466 336 130 1.180 5 197 812 69
2004 550.000 620.763 88,6 471 331 140 1.167 5 198 793 69

Kanpo loturak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Baionako elizbarrutia Aldatu lotura Wikidatan