Zeolita
Wikipedia(e)tik
Zeolita metal alkalino edo lurralkalinoen zenbait aluminosilikato hidratatu dira. Ioi-trukatzaile gisa eta molekula-bahe gisa erabiltzen dira. Berotuz gero, ura galtzen dute etengabe, eta, hoztuz gero, aireko ura xurgatzen dute, beren kristal egituran itxuraz aldakuntzarik gertatu gabe. Ioi-trukaketan, urari gogortasuna kentzeko erabiltzen dira.
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.