Bergarako besarkada

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Besarkadaren tokiaren topografia

Bergarako besarkada edo Bergarako hitzarmena Maroto karlista jeneralak (Estatu Nagusiko buruzagia) eta Espartero jeneral liberalak Bergaran sinatutako hitzarmenaren aurkezpen sinbolikoa da, Bergaran egindakoa 1839ko abuztuaren 31n. Bi egun lehenago Oñatin sinatu zuten hitzarmena.

Honekin Euskal Herrira Lehen Karlistaldiaren amaiera iritsi zen. Karlistek aldarrikapen asko galdu zituzten; batik bat, On Karlosen erregetza eta Antzinako Erregimenaren ezarketa. Horren ordez, Elisabet II.aren erregealdia eta 1837.ko Espainiako Konstituzioa ezarri ziren. Hala ere, Espartero jeneralak euskal foruak jarrai zitezen eskatzeko akordioa hartu zuen, eta horrela urte horretako urriaren 25ean euskal foruak baieztatzen zituen legea onartu zen. Hala ere, lege honek foruak Espainiako instituzioei aldatzeko ahaltasuna eskaintzen zien eta gainera foruak Espainiako batasun konstituzionalaren menpe jartzen zituen. Honek kontraesan bat suposatzen zuen, eta azkenean hau izan zen Espainiako gobernuak euskal foruak deuseztatzera eraman zuena.[1]

Aurrekariak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lehen Karlistaldia 1833.ean hasi zen. Gerrak aurrera egin ahala, karlisten taldean bi multzo agertu ziren. Batetik, transakziozaleak, gerra gehiegi iraun zuela uste zutenak; eta bestetik jarrera amoregaitzekoak, gerrarekin jarraitu nahi zutenak. Rafael Maroto jenerala transakziozalea zen, eta ondorioz, haren politikari aurka egiten zioten batzuk fusilatu ostean, gerraren amaiera ekarriko zuen Bergarako hitzarmen honetan bukatuko zuten elkarrizketak hasi zituen liberalekin.[2][3] Hitzarmena Lord John Hay almirante britainiarraren bitartekotzari esker gauzatu ahal izan zen.

Hitzarmenaren laburpena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1. artikulua: Esparterok gobernuari gorteek foruak onar edo alda zitzaten gomendatzeko akordioa hartu zuen.
2., 3., 4., 5. eta 6. artikuluak: Karlista armadan parte hartu zutenen intsigniak, lanbideak eta graduak onartzen ziren. Karlistei armada liberalean sartzeko aukera ematen zitzaien.
7. artikulua: Nafarroako eta Arabako armadeei aurreko artikuluak zabaltzeko aukera ematen zitzaien hitzartutakoa onartzen bazuten.
8. artikulua: Karlisten armak, jantzitegiak eta bizigaiak Esparteroren menpe jartzen ziren.
9. artikulua: Gatibuei, hitzartutakoa onartzen bazuten, aske geratzeko aukera ematen zitzaien.
10. artikulua: Esparterok gobernuari –honek gorteei eskatzeko- alargunak eta umezurtzak bere gai har zitzan eskatzeko akordioa hartzen zuen.[4][3]

Hitzarmenaren aurkariak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Karlisten eta kleroaren zati ziren askok ez zuten hitzarmena onartu eta On Karlosekin batera Frantziara alde egin zuten. Bestalde, Ramon Cabrera karlista jeneralak, hitzarmena onartu ez zuena, gerrarekin jarraitu zuen Maestrazgoko eskualdean, 1840.ean garaitua izan zen arte. Hitzarmena onartu ez zutenek Bergarako Traizioaz hitz egingo zuten.

Ondorioak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1839.ean urriaren 25ean euskal foruak baiztatzen zituen legea onartu zen Espainiako gorteetan. Lege honen testuinguruan 1841.ean Nafarroako Lege Hitzartua onetsi zen, zeina Nafarroako foruen galtzea ekarri zuen, Nafarroak halako subiranotasun maila gordez, hala ere. 1841. urtean bertan, Bergarako Besarkadan hitzartutakoaren aurka,[5] Esparterok (honezkero Espainiako erregeordea) Gipuzkoa, Bizkaia eta Arabari foruak deuseztatzeko ekimena egin zuen dekretu bidez. Hala ere, 1844.an, Esparteroren erregeordetzaren amaierarekin, hiru probintzia hauetan foruak mantendu ziren, 1876.an Hirugarren Karlistaldiaren ostean ezeztatuak izan ziren arte.[6]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]