Beta Israel

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Beta Israel
ביתא ישראל
Shlomo Molla Hagit Yaso
Shlomo Molla, Hagit Yaso
Biztanleak guztira 125.000 - 130.000
Biztanleria nabarmena duten eskualdeak  Israel 120.000
 Etiopia: 3.188 - 8.700
 Ameriketako Estatu Batuak: 1.000
Hizkuntza Amharera • Tigrinya • Hebreera
Erlijioa Judaismo

Beta Israel (hebreeraz: בֵּיתֶא יִשְׂרָאֵל - Beyte (beyt) Israel; ge'ez: ቤተ እስራኤል - Bēta 'Isrā'ēl; euskaraz «Israelgo etxea» esan nahi duena) baita etiopiar juduak (hebreeraz: יְהוּדֵי ‏אֶ‏תְיוֹ‏פְּ‏יָ‏ה: Yhudey Etiopiya, Ge'ez: "የኢትዮጵያ አይሁድዊ", ye-Ityoppya Ayhudi), Axumgo eta Etiopiako Inperioetako (Habesh edo Abisinia) eskualdetan bizi ziren juduak dira, egun Amhara eta Tigray eskualdeak direnak. Falaxa ezizenaz ezagunak dira. Amhareraz falaxa erbesteratua edo atzerritarra esan nahi du.

Falaxek beren herriari Beta Israel deitzen diote, eta Menelik I.a, Sabako erreginak Salomon erregearengandik izandako semearen ondorengotzat dute beren burua. Hala ere, falaxen jatorria Etiopiako agaw herria da, kristau-aroaren hasiera aldian Arabiako hegoaldean bizi ziren juduek beren erlijiora ekarri zutena. Biblia eta otoitz-liburuak antzinako Egiptoko ge´ez hizkuntzaz idatziak dituzte. Hebrearren erlijio-liburu guztiak onartzen ez badituzte ere, ohituretan lotura estua dute haiekin.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Beta Israel Aldatu lotura Wikidatan