Blanka II.a Nafarroakoa
|
||||
|---|---|---|---|---|
| Titulua | Nafarroako erregina de iure | |||
| Agintaldia | 1461 - 1464 | |||
| Koroatzea | Inoiz | |||
| Jaio | 1424, Olite | |||
| Hil | 1464ko abenduaren 2, Orthezen | |||
Blanka II.a Nafarroakoa edo Blanka Trastamara eta Evreuxkoa (Olite, 1424 - Orthez, 1464ko abenduaren 2). Aragoi eta Nafarroako infanta eta Nafarroako de iure erregina (1461 - 1464) zen. Ama Blanka I.a Nafarroakoa eta aita Joanes II.a Aragoikoa zituen.
Biografia [aldatu]
1436ko irailaren 22an Toledon Nafarroa eta Gaztela arteko bake ituna sinatu zen, Majanoko tregoa sei urte eman ondoren. Itun horretan 12 urteko infanta eta Gaztelako printzearen, Henrike IV.a Gaztelakoa izango zena, ezkontza adostu zuten. Era horretan Nafarroak gudan galdutako hiribildu eta gazteluak berreskuratu zituen.
Ezkontza Valladolideko katedralean 1440ko urriaren 16an ospatu zen, Henrike 15 urte bete zuenean.
1441ean Blanka I.a Nafarroakoa ama hil zenean, aita eta nebaren arteko borroka hasi zen erresuma kontrolatzeko. Blankak nebaren alde egin eta Joan II.a Gaztelakoa aitaginarrebaren laguntza eskatu zuen. Jarrera horrek behin betiko bukatu zuen aitarekin izandako harremana. 1452an Aibarreko Batailan Karlos galdu zuen eta Blanka berarekin batera.
1453ko uztailaren 27an Nikolas V.a aita sainduak desegin zuen kontsumatu ez zelako [1]. Blanka Nafarroara itzuli eta 1461ean Karlos Vianako Printzea neba hil zenean, erresumaren ordezko bihurtu zen. Amaren testamentuak esan zuen koroa bere seme-alaba nagusiarentzat izango zela.
Azkenean, erresuma Joanes aitaren eskuetan erori zen. Honek Leonor bere arrebari eman zion. Leonor eta Gaston IV.a Foixkoa bere senarrak Blanka atxilotu eta Moncada Dorrean, Orthezen, espetxeratu zuten. Blanka preso zegoela hil zen 1464ko abenduaren 2an. Historialari batzuek ahizpak erahila zela esaten dute, besteek, aitak.
Erreferentziak [aldatu]
- ↑ (Gaztelaniaz) Banaketa sententzia