Orreaga

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Orreaga

 Nafarroa Garaia

Orreagako armarria

Izen ofiziala Orreaga / Roncesvalles
Estatua
Erkidegoa
Merindadea
Eskualdea
Espainia
Nafarroako Foru Erkidegoa
Zangozako merindadea
Auñamendiko eskualdea
Alkatea Luis Etxeberria Etxabarren
(AIR)
Herritarra orreagatar
Koordenatuak 43°0′34″N 1°19′11″W / 43.00944°N 1.31972°W / 43.00944; -1.31972Koordenatuak: 43°0′34″N 1°19′11″W / 43.00944°N 1.31972°W / 43.00944; -1.31972

Navarra - Mapa municipal Roncesvalles.svg

Eremua 15,1 km2
Garaiera 923 m
Distantzia 47 km Iruñera
Posta kodea 31.650
Biztanleria 24 bizt. (2012)
Dentsitatea 1,59 bizt./km²
http://www.roncesvalles.es/

Orreaga[1] (gaztelaniaz Roncesvalles, frantsesez Roncevaux) Nafarroako iparraldean dagoen udalerri txikia da, Pirinio aldean. Herria ezaguna bada Kolegiatagatik, Done Jakue Bidean geldialdi ohikoa izatearren eta historikoki Orreagako gudua bertan gertatu zelako da.

2012ko urtarrilaren 1eko erroldaren arabera, herriak 24 biztanle zituen.

Inguru naturala eta kokapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Izpiritu Santuaren kapera

Mugakide hauek ditu: Iparraldean Luzaide, (Behe Nafarroako mugan); hegoaldean eta mendebaldean Auritz; eta ekialdean Orbaizeta. Udalerria, itsasoaren mailatik 900-950 metro ingurura kokatzen den lautada batean dago. N-135 errepideak herria zeharkatzen du Auritz eta Luzaide bitartean.

Ibañeta mendateak lotzen du Luzaide herriarekin, Garaziren atean. Ibañeta mendaterako igoera, Orreagako kolegiataren ondoan hasten da. Udalerriaren azalera gehiena Alduideko mendigune paleozoikoan dago. Bertan, Girizu (1.280 m.), Mendimotz (1.499 m.) eta Ortzantzurieta (1.567 m.) mendiak nabarmentzen dira, azken hau udalerriko garaiena.

Klima eta landaredia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Orreagako klimak negu gogorrak eta uda epelak dauzka. Udalerriaren kokapena dela eta, neguko elurteak nahiko ugariak izaten dira, eta elurrak asteak behar ditu guztiz urtzeko. Horrez gain, urte osoan zehar, egun euritsuak eta laino egunak nahiko ugariak dira. Mendialdeko klima atlantiarra izanik, udalerriko urteko batez besteko tenperatura zortzi gradukoa baino ez da. Urteko batez besteko prezipitazioak 1.600 eta 2.000mm bitartekoak dira, eta urteroko egun euritsuak 150 inguru izaten dira.

Orreagako landaredia, klimaren gogortasunaren ondorio da, horregaitik, pagoak eta haritzak dira gehien ikus daitezkeen zuhaitz espezieak. Pagadiak basoen %98a dira, eta hariztiak basoen %2a baino ez.

Estazio meteorologikoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Herriaren gaineko mendixka batean, itsasoaren mailatik 947 metrora, Espainiako Meteorologi Agentziaren (AEMET) estazio meteorologikoa dago.[2]

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

778ko abuztuaren 15ean jazo zen ospetsua izan zen Orreagako gudua, bertan baskoien erasoaren ondorioz Karlomagnoren gudarosteko atzeguardiak sekulako porrota jasan zuen. Gudu hau Ibañetako mendatearen haitzartean borrokatu zen.

814. urtetik aurrera Santiago Compostelakoa erromesak jasotzen hasi zen, apostoluaren hilobiaren aurkikuntzaren ostean. XII. mendearen lehen erdian bultzada handia izan zuen bertarako erromesaldiak. Aspaldi horretatik Orreaga Done Jakue bidearen Nafarroako lehenengo puntu nagusia da Ipar Euskal Herria eta Frantziatik etorrita, eta horren lekuko dira Kolegiata bera eta inguruko eraikinak, erromesak arduratzeko sortuak hein handi batean.

1525ean Auritzeko udalerrian burutu zuten sorginkeria prozesuan orreagatar batzuk epaitu zituzten, ondoko luzaidar batzuekin batera.

1813ko uztailaren 25ean, bestela, Espainiako Independentzia Gerra delakoan bigarrenez "Orreagako gudua" izenekoa gertatu zen alde batetik frantziar soldaduak eta bertzetik britainiarrak eta portugaldarren artean.

Azkenik, azpimarratzekoa da 2005eko martxoaren 10ean 14. Korrika herri honetan abaitu zela, sinbologia handikoa izan zena.

Ekonomia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udalerriko jarduera ekonomiko nagusia zerbitzuak dira, horretan aritzen dira udalerriko biztanleen %90a. Orreagaren ondare artistikoak ehundaka erromes eta bisitari erakartzen ditu urtero herrira, eta bisitari horien etorrerak, hainbat jatetxe, museo eta turismo azpiegiturak zabaltzea eragin du.

Orreaga, herri txikia da, eta nekazaritzak ez du apenas garrantziarik, hegoaldean dagoen Aurizko udalerrian ez bezala. Landatutako lurren azalera gutxituz joan da XX. mendeak aurrera egin ahala, eta 1981. urtean 108 hektarea bazeuden, 1984rako 80 hektarea baino ez ziren geratzen.

Demografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Orreagako biztanleria
1897 1900 1910 1920 1930 1940 1950 1960 1970 1981 1991 2001 2006
141 142 155 152 163 146 106 96 81 48 35 28 25

2008ko erroldaren arabera, bi etorkin bizi ziren herrian, biztanleriaren %8,33a (Nafarroako batez bestekoaren azpitik).

Ondarea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Politika[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udal hauteskundeak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Azken agintaldietan Orreagako alkatea Luis Etxeberria Etxabarren da. 2003an bezala, 2007an ere Agrupación de Electores Roncesvalles (AER) taldearen izenean hautatu zuten; herriaren biztanleria txikia dela eta, urte horretan ordezkari bakarra aukeratu zuten.

Ez zen boto zuririk ezta baliogabekorik izan eta abstentzioa %34,62koa izan zen.

Orreagako Udala (2007)
Alderdia Botoak Aukeratua?
Luis Etxeberria Etxabarren (AER) 17 Bai

2011ko udal hauteskundeetan ere alkate kargua Luis Etxeberriak hartu zuen; aldiz, urte honetan hiru izan ziren aurkeztutako taldeak, bakoitzak kide bakarra zuelarik: Etxeberriaren Agrupación Independiente de Roncesvalles (AIR), UPN (honek ere zinegotzi bihurtzea lortu zuen) eta Candidatura Independiente de Roncesvalles (CIR)[3].

Udaletxea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udalak ondasun propiorik ez duenez, Orreagak ez du udaletxe moduan erabiltzen duen eraikinik. Udaletxe moduan, kolegiataren gela bat erabiltzen dute. Bulegoa beheko solairua, lehen solairua eta ganbarak osatzen dute. Orreagak Auritz eta Erroibarrarekin partekatzen du udal gaietarako idazkaria.

  • HELBIDEA: Kale Bakarra z/g

Alkateak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Alkateen zerrenda
1979-1983
1983-1987
1987-1991
1991-1995
1995-1999
1999-2003
2003-2007 Luis Etxeberria Etxabarren AER
2007-2011 Luis Etxeberria Etxabarren AER
2011-2015 Luis Etxeberria Etxabarren AIR

Azpiegitura eta garraioak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Autobuses Artieda autobus konpainiak Orreaga Iruñearekin batzen du. Autobus lineak, honako ibilbidea egiten du:

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Orreaga Aldatu lotura Wikidatan
Portal.svg
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Euskal Herriko Wikiatlasa