Burdinazko Gerrikoa
Wikipedia(e)tik
Burdinazko Gerrikoa (gaztelaniaz: Cinturón de Hierro) Bilbo inguruan Txorierri eta Galdakao aldetik eraikitako defentsa-sistemari deitu zioten, Espainiako Gerra Zibilean erabilitakoa.
Hor Euzko Gudarosteak eutsi egin zion Francoren ejertzitoari bi hilabetez, Bilbo defendatzeko asmoarekin.
Eduki-taula |
[aldatu] Kokapena
Artxanda mendiak Bilbon, Gangurenek Galdakaon, Bizkargik eta Gaztelumendik Larrabetzu inguruan osatzen zuten defentsa-sistema hau.
[aldatu] Eraikuntza
Elgetako erresistentzia tokia 1937ko apirilean erorita, Eusko Jaurlaritzak eta bando errepublikarrak oro har Bilbo defendatzeko sistema egiteari ekin zioten.
Alberto Montaud Noguerol jeneralaren agindupean egina, Bilbo defenditzeko bere eraginkortasuna batzutan goretsia eta bestetan kritikatua izan zen[1]. Hala eta guztiz ere, militarren ikuspegitik, defentsazko lerro geldurikoa Lehenengo Mundu Gerran agintaritza militar frantziarrak erabilia izan zen eta Europako Estatu Nagusi gehienen gustukoa zen garai hartan.
Sistema hau eraikitzeko hamahiru arkitektok, hamabost ingeniarik, aparejadorek hiru eta hamasei kontratistak hartu zuten parte, geroago Talgo trena asmatu zuen Alejandro Goikoetxea ingeniariak eta Pedro Murga kapitaina bere laguntzaileak koordinatuta. Eusko Jaurlaritzak onartutako aurrekontua 50 milioi pesetakoa zen, 80 kilometroko perimetroa eraikitzeko.
Gerrikoa 180 70 zentimetrozko lodierazko hormigoi prestatuaz eginiko bunker-esparruek osatuta zegoen, oraindino Argizagin ikusi daitezkeen bezalakoak. Hala ere, lubaki txikiak ere bazuten, gehienetan bi lerrotan kokaturikoak.
[aldatu] Suntsipena
Sakontzeko, irakurri: Bilboko gudua
Burdinazko Gerrikoaren diseinatzaileek, aldekoek saldu eta porrota aisatu zuten. Murga eta Anglada, altxatutakoen agenteei planoak ematen aurkituak izan zirelako fusilatu zituzten. Alejandro Goikoetxea monarkikoak, lerroak zeharkatu eta etsaiei plano guztiak eman zizkien[2].
1937ko ekainaren 19an frankistek lortu zuten Burdinazko Gerrikoa suntsitzen, Bilbo bereganatuz.
[aldatu] Erreferentziak
- ↑ Gabriel Jackson, "The Spanish Republic and the Civil War, 1931-1939" (1965), 384. orr.
- ↑ Manuel Montero García (1980) Historia de Vizcaya.

