Joseba Elosegi

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Joseba Elosegi (Donostia, 1915eko abenduaren 6a - Donostia, 1990eko azaroaren 5a) eusko gudaria eta politikari jeltzalea izan zen. Famatu bihurtu zen 1970eko irailaren 19an Anoetan pilota partidu batean bere buruari su eman eta Francorengana hurbiltzen saiatu zelako.

[aldatu] Biografia

Gerra Zibilean gudari izan zen, Eusko Gudarostean. Etxebarriako Urko mendian zebilela, Gernikako bonbardaketa ikusi zuen. Italiarrek Santoñako hitzarmena hautsi zutenerako kapitaina zen, eta frankistek Elosegi Urdialaitzeko Barquin eskolan zuten preso. Heriotza zigorra ezarri zioten, baina frankistek beste presoren truke aldatu zuten. Halaxe, 1938ko urtarrilaren 20an Katalunia aldera joan zen, eta gero Lapurdira etorri.

1942ko otsailean, Hegoaldera itzuli zen, erresistentziari laguntzeko. 1946ko uztailaren 18an Guardia Zibilak harrapatu zuen Artzain Onaren katedralean ikurrina jartzeagatik. Egun batzuk geroago, libre irten bezain laster, Iparraldera ihes egin zuen. Joan-etorriak 1964an bukatu ziren.

1970eko irailaren 19an, Anoetan, Francisco Franco pilota partidu bat ikusten ari zela, Elosegik bere buruari su eman zion eta Franco zegoen lekura hurbildu zen. Hamazazpi egun izan zen hilzorian, eta zazpi urteko zigorra ezarri zioten (horietatik hiru egon zen kartzelan). Presondegian zegoela, Quiero morir por algo liburua idatzi zuen.

1977ko uztaileko hauteskundeetan diputatu aurkeztu zen EAJren zerrendetan, baina ez zuen kargua lortu. 1980ko hamarkadan, ETArekin bake akordioak lortzen lagundu zuen.

[aldatu] Kanpo loturak

[aldatu] Bibliografia

Tresna pertsonalak
Izen-tarteak

Aldaerak
Ekintzak
Nabigazioa
Inprimatu/esportatu
Tresnak
Beste hizkuntzak