Dardaneloak

Koordenatuak: 40°13′00″N 26°26′00″E / 40.21667°N 26.43333°E / 40.21667; 26.43333
Wikipedia, Entziklopedia askea
Dardaneloen itsasartea

Dardaneloak edo Dardaneloen itsasartea[1] (turkieraz Çanakkale bogazi, grezieraz Δαρδανέλλια) —antzinako izena, Grezia klasikoan: HelespontoEuropa eta Asiaren artean kokatutako itsasartea da. Antzinako Grezian Helesponto izena zuen. Egeo itsasoa eta Marmara itsasoa eta bere uhartedia lotzen ditu; 71 kilometroko luzera, 1.600 eta 6.500 metro arteko zabalera eta 50 metroko batez besteko sakonera ditu.

Bosforo itsasartea Istanbuleko bi kostaldeen artean dagoen bezala, Dardaneloetakoa Europa (Gallipoli penintsula hain zuzen ere, Gelibolu turkieraz) eta Asiaren artean dago. Itsasartean dagoen hiri nagusia Çanakkale da. Dardanelo izena Dardanus frigiar hiriaren izenetik dator.

Historia

Itsasartea estrategikoki inportantea izan da. Mendebaldeko sarreran antzinako Troia hiria zegoen. 1915an Lehenengo Mundu Gerrako Gallipoli edo Dardaneloetako Bataila jazo zen bertan, zeinetan Erresuma Batua, Frantzia, Australia eta Zelanda berriko itsas armadak Otomandar Inperioari itsasartearen kontrola kentzen saiatu ziren.

Erreferentziak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Dardaneloak Aldatu lotura Wikidatan
  1. 159. araua. Euskaltzaindia (Noiz kontsultatua: 2010-10-13).
40°13′00″N 26°26′00″E / 40.21667°N 26.43333°E / 40.21667; 26.43333