Dessau-Roßlau

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Dessau-Roßlau

 Saxonia-Anhalt
Udaletxea.
Udaletxea.
Dessau-Roßlauko bandera

Dessau-Roßlauko armarria

Izen ofiziala Dessau-Roßlau
Herrialdea
Estatua
 Alemania
 Saxonia-Anhalt
Alkatea Klemens Koschig
Koordenatuak 51°50′0″N 12°15′0″E / 51.83333°N 12.25000°E / 51.83333; 12.25000Koordenatuak: 51°50′0″N 12°15′0″E / 51.83333°N 12.25000°E / 51.83333; 12.25000
Dessau-Roßlau non dagoen adierazten duen Alemania-ko/-go/-eko mapa
Dessau-Roßlau
Eremua 244,62 km2
Garaiera 61 m
Posta kodea 06811-06849
06861
06862
Biztanleria 86.906 bizt. (2010)
Dentsitatea 355,27 bizt./km²
Matrikula DE
http://www.dessau.de/

Dessau-Roßlau Alemaniako Saxonia-Anhalt estatuan dagoen hiri bat da. Berez hiri hau, 2007an Dessau hiria eta Roßlau udalerria elkartzetik sortua da. Leku honetan Elba eta Mulde ibaiek bat egiten dute. 2010eko erroldaren arabera hiriak 86.906 biztanle zituen. Hiria bi aldiz izendatua izan da Gizateriaren Ondare, Bauhaus mugimenduagatik eta Wörlitz lorategiengatik.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Dessauren lehenengo aipamena 1213koa da, Roßlaurena 1215ekoa. Anhalteko printzerria 1570an eratu zen arte Dessauk ez zuen garrantzia berezirik izan. Orduan printzerriko hiriburu bihurtu zen. 1603an Anhalt desegin bazen ere Dessauk hiri garrantzitsua izaten jarraitu zuen eta Anhalteko Dukerria 1863an berriz eratzean Dessau izendatu zuten hiriburu.

XIX mendean hiri industriala bihurtu zen. 1925ean Walter Gropius arkitektua Weimarretik bidali zutenean (kontserbadoreek ez baitzuten bere diseinu berritzailea gustuko) Dessaura etorri ziren eta bertan Bauhaus arkitektura iraultzailea abiarazi zuten. Naziek 1932an eskola itxi eta Berlinera alde egin zuen Gropiusek.

Bigarren Mundu Gerrako bonbaketek hiria erabat suntsitu zuten. Estatubatuarrak jabetu ziren hiriaz baina Sobietarren okupazio eremuan gelditu zenez Ekialdeko Alemaniaren parte bihurtu zen. Hiriaren berreraikuntza hormigoiz egin zen eta Ekialdeko Alemaniako industriagune garrantzitsua bihurtu zen. Alemaniaren birbateratzearen ondoren eraikin historikoak berreraikitzen hasi ziren.

Ondasun nabarmenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Dessau-Roßlauko bi elementu Gizateriaren Ondare bihurtu ditu UNESCOk:

Hiritar ezagunak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hiri senidetuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Dessau-Roßlau ondorengo hiriekin senidetuta dago:

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Dessau-Roßlau Aldatu lotura Wikidatan