Django Unchained

Wikipedia, Entziklopedia askea
An13saBot (eztabaida | ekarpenak)(r)en berrikusketa, ordua: 20:07, 22 urtarrila 2016

Django Unchained (euskaraz Django Deskateatua) 2012ko Quentin Tarantino estatubatuar zinema zuzendariaren Western filma bat da. Bertan antzeztu aktore hauek antzeztu zuten: Jamie Foxx, Christoph Waltz, Leonardo DiCaprio, Kerry Washington eta Samuel L. Jackson.

Filma hau EEBBko Hegoalde Sakona eta Mendebalde Urrunan girotua dago. Filma Kalifornian filmatzen hasi, eta ondoren Wyoming eta Louisianako New Orleans hiriaren kanpoaldeko Wallace udalerrian dagoen Evergreen Plantation etxaldean filmatu zen.

2012ko abenduaren 25an AEBetan estreinatu zen, Erresuma Batuan 2013ko urtarrilaren 13an, eta Ipar Euskal Herrian eta Hego Euskal Herrian 2013ko urtarrilaren 18an.

Argumentua

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

1858, Speck anaiek (James Remar eta James Russo) gizonezko esklabo talde bat Texas estatuan zehar garraiatzen ari dira. Talde horretan Django dago (Jamie Foxx), Broomhilda (Kerry Washington) emaztetik indarrean banandua. Speck anaiak King Schultz doktorearekin topatzen dira (Christoph Waltz), alemaniar dentista, anaiek ez dakitena hura benetan sari edo gizon ehiztaria dela da. Schultzek Django askatu eta Speck anaietako bat hilko du, eta beste anaia askatutako gainontzeko esklaboek hiltzen dute. Schultzek Djangori bere askapenaren zergatia azaltzen dio: Brittle anaien identifikazioan laguntzea eta haiek hiltzea, heuren buruarengatik saria dagoen hiltzaile gupidegabe hirukotea baita, une hartan lurjabe negozioetan sartuak. Schultzek Djambori sari-ehiztari oportunista bat dela azalduko dio, baina Djangok bezala, esklabotzak nazka ematen diola argi eta garbi utziko dio. Biak adostasunera ailegatuko dira: Brittle anaiak topatzearen truk, Schultzek Django esklabotzatik askatuko du; unean bertan 75 dolar eta zaldia ematen dizkio. Brittle anaiak hil eta saria eskuratu ondoren, Schultzek Django bere lankide egingo du.

Hainbat informazio jakin ostean, Schultz eta Djangok Broomhildaren nagusi berria Calvin Candie (Leonardo DiCaprio) lurjabea dela jakingo dute, gizon xarmangarri baina ankerra. Candieren Candyland etxaldean gizonezko esklaboak heriotzararteko borrokan entrenatu ohi dira ("Mandingo borroka"). Candylandera joateko gonbidapena jaso ondoren, Schultz eta Djangok Broomhilda askatzeko plan bat asmatuko dute: Mandingo esklabo borrokalari bat erosi asmoa duten erosleak direla esatea. Etxaldera iristean, Schultzek Django gizon aske eta Mandingo borrokan aditu gisa aurkeztuko du. Lasterrera Candie eta Schultz negozioa egin eta Mandingo bat 12.000 dolarren truk erosteko adostasunera ailegatuko dira. Schultzek Broomhilda erosi nahi duela ere aipatuko dio, emakume esklaboak alemana jakin eta bere ama hizkuntzaren malenkolia goxatuko duelako aitzakian.

Schultz eta Djangoren Broomhildarekiko interesak Candieren esklabo leiala den Stephen-en (Samuel L. Jackson) susmoak piztuko ditu. Stephenk zuzenki Django eta Broomhilda senar-emazteak edota elkar ezagutzen direla asmatuko du, bai eta Mandingoaren salmenta iruzur bat besterik ez dela ere. Stephenek Candie jakinaren gainean jarri eta Candiek hura jakinda Broomhildaren truk 12.000 dolarrak eskatuko ditu, eskaera horri ukatu ezkero hilko duelako mehatsupean. Schultzek emakumearen bizia salbatzeko asmoz salneurri hori ordainduko duela esango du, baina handik gutxira jada Broomhilda erosi eta aske gelditzen denean Candiek erakutsitako jarrera ankerrak sumindurik, Waltzek Candie hilko du, ondorioz Candieren gizonetako batek Waltz hilko du. Ondoren sekulako tiroketa hasiko da, Djangok Candieren gizonei tiro egin eta asko hilko ditu, baina Stephen esklaboak Broomhilda hiltzeko mehatsua egitean, Djambok bere burua errendituko du. Zigor gisa, Stephenek etxaldeko nagusiei Django ikatz meatze batera eraman eta han hil arteraino lan egin dezan iradokiko die; Candieren arreba den Lara (Laura Cayouette) ados agertuko da. Meatzerako bidean, Djangok bere zaindariak sari-ehiztari bat dela gonbentzitu eta bere lehenbiziko hilketaren ziurtagiria erakutsiko die. Behin askatu dutenean, zaindariak akatu, dinamita eskuratu eta zaldiz Candyland etxaldera mendeku bila bideratuko da.

Jada Candyland etxaldera iritsita, Djangok Schultz gorpua topatu eta berak sinatutako Broomhildaren askatasunaren ziurtagiria jasoko du. Candieren gizonak, morroiak, arreba eta Stephen esklaboa Candieren hiletatik Candyland etxaldera ailegatzean, Django agertu eta Candieren gizon guztiak hilko ditu. Stepehn ezik, gainontzeko morroi edo esklabo beltzak askatu, eta Candieren arreba den Lara tiroz akatuko du. Aurretik etxaldean ezkutatu duen dinamitaren metxa piztu ondoren, Stephen esklaboa belaunetan tiro eginez zauritu eta etxaldearen barnean lagako du. Django Broomhildarekin batera etxaldetik zaldiz urrutiratuko da, une hartan dinamitak eztanda egin eta etxaldea, hildakoak eta Stephen esklabo zauritua barnean daudela, lehertu eta suntsitu egingo da.

Aktoreak

Kanpo loturak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Django Unchained Aldatu lotura Wikidatan