Henriketa Maria Borboikoa
| Henriketa Maria Borboikoa | |
|
|
|
|---|---|
| Leinua | Borboi leinua |
|
|
|
| Jaiotza | 1609ko azaroaren 25a Louvre jauregia, Paris, |
| Heriotza | 1669ko irailaren 10a (59 urte) Colombes, |
| Ezkontidea | Karlos I.a Ingalaterrakoa eta Eskoziakoa |
| Senideak | Henrike III.a Nafarroakoa (aita) Maria Medici (ama) |
| Erlijioa | Katolizismoa |
Henriketa Maria Borboikoa, Henriketa Maria Nafarroakoa edo Henriketa Maria Frantziakoa (Paris, 1609ko azaroaren 25a – Colombes, 1669ko irailaren 10a) Frantzia eta Nafarroako infanta eta Ingalaterrako erregina ezkontidea izan zen[1].
Biografia [aldatu]
Katolikoa zenez, ez zen Ingalaterran onartua eta ez zuen koroatze-erritua izan, hau anglikanoa zelako. Ingalaterrako Iraultzaren hasieran, 1644an Frantziara itzuli behar izan zen. 1649an Oliver Cromwellen agindupean senarra hil zutenean, dirurik gabe geratu eta Parisen egotea erabaki zuen. Berrezarkuntzaren ondoren, uharteetara itzuli zen[2]. 1665ean, azkenekoz, Parisera itzuli eta bertan hil zen lau urte geroago.
Maryland estatubatuar estatuak bere izena darama[3].
Ezkontza eta seme-alabak [aldatu]
1625ean Karlos I.a Ingalaterrakoa eta Eskoziakoa ezkondu eta bederatzi seme-alaba izan zituzten:
- Karlos Jakue (1629);
- Karlos (1630 - 1685), aitaren oinordekoa;
- Mara (1631 - 1660), Gilen II.a Orange-Nassaukoa ezkondu zuena;
- Jakue (1633 - 1701), Yorkeko duke (1644) eta anaiaren oinordekoa;
- Elisabet (1635 - 1650);
- Ana (1637 - 1640);
- Katalina (1639);
- Henrike (1640 - 1660), Richmondeko kondea (1644) eta Gloucesterreko dukea (1659);
- Henriketa Ana (1644 - 1670), Felipe I.a Orleansko dukea ezkondu zuena.
Erreferentziak [aldatu]
- ↑ Britland, Karen. (2006) Drama at the courts of Queen Henrietta Maria. Cambridge: Cambridge University Press.
- ↑ Purkiss, Diane. (2007) The English Civil War: A People's History. Londres: Harper
- ↑ Stewart, George R. (1967) Names on the Land: A Historical Account of Place-Naming in the United States, 3rd edition. Houghton Mifflin.
| Artikulu hau Frantziako biografia bati buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |