Emakumezkoen Traineru Ligako 2021eko denboraldia

Wikipedia, Entziklopedia askea
2021ko Euskotren Liga
Arraun Lagunak Ligako irabazle
Datu orokorrak
Antolatzailea TKE Liga
Partaideak 4 talde
Estropadak 13 estropada + 2 (play-off)
Hasiera 2021eko uztailaren 3a
Amaiera 2021eko irailaren 19a
Palmaresa
Txapelduna Arraun Lagunak
Txapeldunordea Orio
Ohorezko tx. Donostiarra eta Hondarribia
2020
2022

Emakumezkoen Traineru Ligako 2021eko denboraldia Euskotren Ligaren hamairugarren denboraldia izan zen. Donostiako Arraun Lagunak izan zen txapelduna[1].

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hirugarren urtez jarraian traineru berberek osatu zuten Liga. Borroka latza izan zen Arraun Lagunak eta Orioren artean eta puntuetan berdinduta amaitu zuten. Donostiarrek ordea garaipen bat gehiago izan zuten eta Arraun Lagunak izan zen txapelduna[2]. Zarauzko Ikurriñaren ondoren Hondarribian jokatu zen estropada ez zen puntuagarria, baina hori ere Arraun Lagunakek irabazi zuen..

Hondarribia laugarrena izan zen eta jeitsiera play-offak jokatu zituen. Maila galdu zuen eta 2022ko Ligarako Tolosaldea sailkatu zen[3].

Estropadak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Z. Izena Lekua Data Txapelduna
1. IV B. Cidade da Coruña 1 Coruña, Galizia 2021-7-3
Arraun Lagunak
2. IV B. Cidade da Coruña 2 Coruña, Galizia 2021-7-4
Orio
3. V Donostiarra Donostia, Gipuzkoa 2021-7-10
Arraun Lagunak
4. Edinor Bandera Zierbena, Bizkaia 2021-7-11
Orio
5. IX Orio Kanpina B. Orio, Gipuzkoa 2021-7-17
Orio
6. XIII Getxoko Ikurriña Getxo, Bizkaia 2021-7-18
Arraun Lagunak
7. VI Caixabank Bandera Castro Urdiales, Kantabria 2021-7-24
Arraun Lagunak
8. X Euskotren Bandera Lekeitio, Bizkaia 2021-7-25
Donostiarra
9. III Bilboko Bandera Bilbo, Bizkaia 2021-7-31
Arraun Lagunak
10. Santurtziko Ikurriña Santurtzi, Bizkaia 2021-8-1
Arraun Lagunak
11. Zarauzko XIII Ikurriña 1 Zarautz, Gipuzkoa 2021-8-14
Orio
12. Zarauzko XIII Ikurriña 2 Zarautz, Gipuzkoa 2021-8-14
Orio
13. XIII Txingudiko Ikurriña Hondarribia, Gipuzkoa 2021-8-22
Arraun Lagunak

Sailkapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Postua Elkartea Patroia Trainerua Puntuak Banderak
1      Arraun Lagunak Andrea Astudillo Lugañene 39 5: Coruña (1j), Donostiarra, Getxo, Caixabank, Bilbo, Santurtzi
2      Orio Nadeth Agirre Txiki 39 4: Coruña, Edinor, Orio, Zarautz (biak)
3      Donostiarra Nerea Perez
Natalia Tubio
Torrekua I 24 1: Lekeitio (Euskotren)
4      Hondarribia Miren Garmendia Ama Guadalupekoa 18

Play-offak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

ETE Ligako garailea izandako Tolosaldeak jardunaldi biak irabazi eta mailaz igotzea lortu zuen.

Emaitza Arraun Elkartea Puntuak 1. estrop. 2. estrop. Lorpena
1 Tolosaldea 8 4 4 2022ko Euskotren Liga
2 Hondarribia 5 2 3 ETE Liga
3 Deustu 5 3 2
4 Cabo da Cruz 2 1 1 Galiziako Liga

Patroirik onena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hondarribia jeisti egin zen arren Miren Garmendia patroia izendatu zuten patroirik onena[4].

# Patroia Puntuak
1 Miren Garmendia (Hondarribia) 24
2 Nadeth Agirre (Orio) 19
3 Andrea Astudillo (Arraun Lagunak) 17
4 Nerea Perez (Donostiarra) 11
5 Natalia Tubío (Donostiarra) 1

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Gaztelaniaz) Retamosa, Ekaitz. (2021-09-12). «Arraun Lagunak hace historia y gana la bandera de La Concha por primera vez» El Diario Vasco (Noiz kontsultatua: 2023-06-19).
  2. (Gaztelaniaz) «Más rápidas y más igualdad» El Diario Vasco 2021-09-24 (Noiz kontsultatua: 2023-06-19).
  3. (Gaztelaniaz) I.A./Donostia. (2021-09-19). «Tolosaldea asciende a la Liga Euskotren» Noticias de Gipuzkoa (Noiz kontsultatua: 2023-06-19).
  4. (Gaztelaniaz) «Arkaitz Díaz y Miren Garmendia, mejores patrones de la temporada 2021» El Diario Vasco 2021-11-24 (Noiz kontsultatua: 2023-06-19).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]