Emil Nolde

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Emil Nolde.

Emil Nolde, jaiotza-izenez Emil Hansen (Nolde, Alemania, 1867ko abuztuaren 7a - Seebüll, 1956ko apirilaren 15a) Alemaniako margolari eta grabatzailea izan zen.

[aldatu] Biografia

Flensburgeko zur-zizelkarien eskolan ikasi zuen. Suitzako Saint-Gall Arte Ederretako eskolan irakasle izan zen. 1899tik 1900ra Parisen egon zen, eta 1902an Berlinen. 1906az gero, erakusketak egin zituen Die Brücke ("Zubia") taldekoekin; Der Blaue Reiter ("Zaldun urdina") mugimenduko kideekin ere harremanak izan zituen.

Hasieran inpresionismoaren, Gauguinen, Van Goghen eta Daumierren eragina izan zuen, baina pixkanaka-pixkanaka espresionismora jo zuen. Munchen lana eta Munch bera ezagutu zituen, eta haren eragin nabarmena izan zuen. 1909tik aurrera erotismo handiko erlijiozko oso koadro bortitzak margotu zituen, eta eskandalu handia sortu zuen.

1913tik 1915ra Ginea Berrian izan zen, eta hangoen irudiak eta mozorroak margotu zituen, itxuraldatuz eta oso margo biziekin. Nolden grabatuak eta koadroak, oro har, espresionismo alemaniarraren joeraren barruan dira. 1941ean naziek haren koadro gehienak bahitu zituzten. Autobiografia bat idatzi zuen: Das eigene Leben; Jahre der Kämpfe (1934, "Norberaren bizitza; borrokaren urteak"). Koadro nagusiak: "Arrosa gorriak eta horiak" (1907), "Neska gazteak dantzan" (1909), "Kristoren bizia" (1912), "Dantzariak kandelen argipean" (1912), "Irudia eta mozorroa" (1913), "Simeon" (1915), "Ameslariak" (1916).

[aldatu] Erreferentziak

Tresna pertsonalak
Izen-tarteak

Aldaerak
Ekintzak
Nabigazioa
Inprimatu/esportatu
Tresnak
Beste hizkuntzak