Alemaniar Ginea Berria
|
Alemaniar Ginea Berria |
|||||||||||||
|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
| 1884 – 1919
Alemaniako Koloniak |
|||||||||||||
|
|
|||||||||||||
Germaniar Ginea Berriko lurrak |
|||||||||||||
| Kolonizazioa | 1884ko azaroaren 3a | ||||||||||||
| Versaillesko Ituna | 1919ko ekainaren 28a | ||||||||||||
| Hiriburuak | Herbertshöhe (Kokopo) Rabaul (1910tik aurrera) |
||||||||||||
| Hizkuntza(k) | Alemana eta jatorrizko hizkuntzak | ||||||||||||
| Dirua | Goldmark | ||||||||||||
|
|||||||||||||
Alemaniar Ginea Berria (alemanez Deutsch-Neuguinea), 1884tik 1914 arte, protektoratu alemaniar bat izan zen, Ginea Berria uhartearen iparrekialdeko zatiarekin eta handik gertu aurkitzen ziren zenbait uharte talderekin osatua zegoena.
Ginea Berri Alemaniarraren zatirik nagusiena, Kaiser-Wilhelmsland zen, Ginea Berriaren iparrekialdeko zatia, gaur egun Papua Ginea Berriaren zati dena. Kaiser-Wilhelmslandetik mendebaldera aurkitzen ziren Bismarck uhartediko uharteak, gaur egun, Papua Ginea Berriaren zati direnak ere, protektoratuaren zati ziren.
Gainera, Ozeano Barean Alemaniak zituen lurralde gehienak, Ginea Berri Alemaniarraren zati ziren: Salomon uharte alemaniarrak (Buka, Bougainville eta zenbait uharte txiki), Karolinak, Palau, Marianak (Guam izan ezik), Marshall uharteak eta Nauru. Orotara, Ginea Berri Alemaniarrak, 249.500 kilometro karratuko hedadura zuela estimatzen da.
Historia [aldatu]
Ginea Berriaren mendebaldeko erdia, denbora batez, Herbehereen administraziopean egon ziren arren, ekialdeko zatia oraindik ez zuen Europako herrialde bakar batek ere konkistatu 1880ko hamarkadararte. 1883an, Queensland kolonia britainiarrak (Australia), Ginea Berriaren hegoekialdea erantsi zuen, britainiar gobernuaren nahien aurka. Honek, uhartearen gainontzeko laurdenaren gaineko interes alemaniarra piztu zuen. 1884ko azaroak 3an, sortu berri zen Neuguinea-Kompagnieren banderapean, alemaniar bandera jaso zen Kaiser-Wilhelmslanden, Bismarck uhartedian (aurretik Bretainia Berria) eta Salomon uharte alemaniarrtan. 1899ko apirilak 1ean, alemaniar gobernuak, formalki hartu zuen lurralde hauen jabetza, eta lurraldea, protektoratu bihurtu zen. Urte horretako uztailak 30ean Espainiarekin sinatutako hitzarmen batek, Ginea Berri Alemaniarra handitu zuten Ozeano Bareko zenbait uhartediren kontrol alemaniarra bermatzen zuen. Marshall uharteak, 1906an erantsiak izan ziren.
Lehen Mundu Gerra piztu bezain pronto, tropa australiarrek Kaiser-Wilhelmsland eta inguruko uharteak bereganatu zituzten 1914an, Karl von Klewitz kapitainak eta Robert von Blumenthal "Lord Bob"ek zuzendutako erresistentzia labur baten ondoren, Japoniak, Ozeano Bareko gainontzeko uharteak bereganatzen zituen bitartean. 1919ko Versallesko Itunaren ondoren, Alemaniak bere kolonia guztiak galdu zituen, Ginea Berri Alemaniarra barne. Ginea Berriko Lurraldea bihurtu zen Nazioen Ligaren mende zegoena, australiar administraziopean 1949 arte, Papua australiar lurraldearekin elkartu zen arte, azkenik, egungo Papua Ginea Berriaren iparraldea izatera pasatzeko.