Enrique Abril errebote txapelketa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Enrique Abril txapelketako partida batean, sakea egiten (Villabona, 1970eko hamarkada)

Enrique Abril Memoriala Gipuzkoako Pilota Federazioak antolatzen duen errebote txapelketa da, 1963an sortua.

Enrique Abril pilotari eta dibulgatzailearen omenez, haren izenarekin jokatzen da 1975etik, errebotearen aldeko lan ugari egin baitzuen: adibidez, Dos siglos de Pelota Vasca. En defensa del juego de "Rebote" liburua idatzi zuen 1971n.

Uda eta udazkenaren mugan jokatu ohi da, irailean eta urrian, Gipuzkoan errebotea gorde den plazetan: Donostiako Zubietan eta Villabonan soilik jokatu izan da urte luzez; gerora, berriz, Oiartzun gehitu zaie.

Parte hartzaileak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Pilota modalitate hori mantentzen duten herrietako taldeak izan ohi dira parte hartzaileak, txapelketa bakoitzean herri guztiak aritzen ez badira ere. Hona hemen txapelketan noizbait parte hartu duten herriak eta taldeak:

Palmaresa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Txapelketak urtez urte[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Edizioa Urtea Irabazlea Finalista Emaitza
I 1963 Luzean Noizbait 13 - 08
II 1964 Luzean Behar Zana 13 - 09
III 1965 Luzean Sara 13 - 05
IV 1966 Luzean Behar Zana 13 - 03
V 1967 Luzean Donapaleu 13 - 10
VI 1968 Behar Zana Luzean 13 - 11
VII 1969 Behar Zana Yoko Garbi 13 - 09
VIII 1970 Behar Zana Yoko Garbi 13 - 07
IX 1971 Behar Zana Hendaiarrak 13 - 08
X 1972 Hendaiarrak Luzean 13 - 07
XI 1973 Hendaiarrak Luzean 13 - 06
XII 1975 Luzean Behar Zana 13 - 09
XIII 1976 Luzean Behar Zana 13 - 05
XIV 1977 Luzean Behar Zana 13 - 06
XV 1978 Luzean Noizbait 13 - 10
XVI 1979 Noizbait Aviron Bayonnais 13 - 07
XVII 1980 Aviron Bayonnais Yoko Garbi 13 - 01
XVIII 1981 Aviron Bayonnais Yoko Garbi 13 - 04
XIX 1982 Aviron Bayonnais Luzean 13 - 01
XX 1983 Aviron Bayonnais Kapito Harri 13 - 08
XXI 1984 Aviron Bayonnais Kapito Harri 13 - 08
XXII 1985 Zaharrer Segi Aviron Bayonnais 13 - 05
XXIII 1986 Aviron Bayonnais Kapito Harri 13 - 05
XXIV 1987 Aviron Bayonnais Behar Zana 13 - 03
XXV 1988 Aviron Bayonnais Noizbait 13 - 08
XXVI 1989 Yoko Garbi Luzean 13 - 08
XXVII 1990 Aviron Bayonnais Noizbait 13 - 12
XXVIII 1991 Noizbait Yoko Garbi 13 - 06
XXIX 1992 Aviron Bayonnais Yoko Garbi 13 - 02
XXX 1993 Aviron Bayonnais Luzean 13 - 04
XXXI 1994 Aviron Bayonnais Kapito Harri 13 - 08
XXXII 1995 Kapito Harri Aviron Bayonnais 13 - 10
XXXIII 1996 Noizbait Aviron Bayonnais 13 - 07
XXXIV 1997 Aviron Bayonnais Kapito Harri 13 - 08
XXXV 1998 Kapito Harri Noizbait 13 - 07
XXXVI 1999 Kapito Harri Aviron Bayonnais 13 - 07
XXXVII 2000 Kapito Harri Aviron Bayonnais 13 - 07
XXXVIII 2001 Aviron Bayonnais Kapito Harri 13 - 12
XXXIX 2002 Noizbait Luzean 13 - 07
XL 2003 Kapito Harri Noizbait 13 - 12
XLI 2004 Kapito Harri Noizbait 13 - 09
XLII 2005 Luzaz Gazte Behar Zana 13 - 02
XLIII 2006 Kapito Harri Luzaz Gazte 13 - 05
XLIV 2007 Kapito Harri Luzaz Gazte 13 - 03
XLV 2008 Luzaz Gazte Behar Zana 13 - 08
XLVI 2009 Kapito Harri Oiarpe 13 - 05
XLVII 2010 Kapito Harri Zubieta 13 - 06
XLVIII 2011 Kapito Harri Luzaz Gazte 13 - 04
XLIX 2012 Luzaz Gazte Kapito Harri 13 - 05
L 2013[1] Luzaz Gazte Zubieta 13 - 05
LI 2014 Luzaz Gazte Zaharrer Segi 13 - 10
LII 2015 Luzean Zubieta 13 - 05
LIII 2016 Luzean Zubieta 13 - 04
LIV 2017 Luzean Zubieta 13 - 07
LV 2018 Zubieta Luzean 13 - 09
LVI 2019 Zubieta Noizbait 13 - 08
LVII 2020 [2]
LVIII 2021 Luzean Behar Zana 13 - 03
LIX 2022 Luzean Noizbait 13 - 04
LX 2023 Luzean Kapito Harri 13 - 08

Talde bakoitzaren garaipenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Taldea Irabazlea Finalista
Donibane Lohizune (Luzaz Gazte, Luzean) 20 11
Baiona (Aviron Bayonnais) 14 6
Uztaritze (Kapito Harri) 11 8
Villabona (Behar Zana) 4 9
Hazparne (Noizbait) 4 9
Zubieta (Yoko Garbi, Zubieta) 3 11
Hendaia (Hendaiarrak) 2 1
Baigorri (Zaharrer Segi) 1 1
Sara - 1
Donapaleu - 1
Oiartzun (Oiarpe) - 1

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Finala 2014ko apirilean jokatu zen.
  2. Jokoan zela, bertan behera utzi zen Covid-19arengatik.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]