Eufonio

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Bonbardinoa, tuba tenorea edo eufonioa (batzuetan eufonium edo euphonium bezala ere idatzia), metalezko haize musika tresna bat da, tuba, tronpeta, tronpa, tronboia eta beste hainbat haizezko musika tresna bezala, kono formako hodia duena, eta, soinua, baritono-tenore erregistroan duena. Musika tresnaren azken izen honek, "soinu ederra" edo "ahots goxoa" esan nahi du, eu (ondo, leun lasai) eta phonostik (soinua, ahotsa) eratorria. Hala eta guztiz ere, lehen izena da arruntena. Bonbardinoa, pistoidun musika tresna da, baina, oso kasu arraroetan, balbula biratzailedun ereduak aurki daitezke. Soinua, jotzailearen ezpainen bibrazioari esker sortzen da, ahoko izeneko zatian, aire zutabetik hasita.

Izen zuzena eta errakuntzak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ezkerretik eskumara, tronpa altua, bonbardino baritonoa eta bonbardinoa.

Bonbardinoa, seguru asko, Mendebaldean, gutxien ezagutzen den musika tresna da. Amerikan musikariak ez diren askok, ez dute bonbardino izena ezagutzen eta tuba txiki edo tuba tenore batekin alderatua izan behar da.

Nahasketa handia dago, AEBetan eta honen eraginpean dauden herrialdeetan bereziki, eta, nahiz eta bonbardinoa eta bonbardino baritonoa musika tresna berdintzat jotzen diren, ez dira berdinak. Badago jendea bonbardinoak lau pistoi eta baritonoak hiru dituela pentsatzen duena ere, baina, hau ere, ez da egia. erregistro berean dauden arren, itxuraz behintzat, baritonoa txikiagoa da, eta, are garrantzitsuagoa dena, zilindro formako hodikoa da, tronboia eta tronpeta bezala, eta, beraz, soinu dizdiratsuagoa du. Bonbardinoak soinu leunago eta ilunagoa du. Gustav Holstek, adibidez, Banda Militarrarentzako bere Lehen Suitearen lehen bertsio inprimatuan, bi paper ezberdin erabiltzen ditu bi musika tresnentzako, baritonoa gogorragoa delarik. Eufonioak, zati beroagoak daramatza.

Baritono iparamerikarra delakoa, aurreko akzioko hiru pistoikin eta kanpaia aurrerantz duela, nagusia zen estatubatuar bandetan. Musika tresna, izatez, hodi koniko eta zilindriko arteko hibrido bat zen bitartean, izatez, ez zen ez baritono bat, ezta bonbardino bat ere. Hala eta guztiz ere, egile eta zuzendari askok, baritono bezala idazten zuten, hau da, ziuraski, bonbardinoa eta baritonoaren arteko nahasketaren arrazoi nagusia.

Fabrikazioa eta ezaugarri orokorrak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bonbardinoa, kontzertuko Si bemolean egina dago, hau da, pistoi bakar bat bera ere zapaldu ezean, musika tresnak Si bemolen armoniko saileko partzialak aterako ditu. Latinoamerika eta Ipar Amerikan, musika tresna honentzako musika, faren klabean idazten da, kontzertuko tonalitatean, hau da, transposiziorik gabe, baina kontzertuko banda edo banda sinfonikoentzako musikan, oso ohikoa da bonbardinoaren musika solen klabean idaztea, beherantz, bederatzidun nagusi bat tranposizionatuz. Metal banden europar tradizioan, nagusiki Erresuma Batuan, bonbardinoarentzako musika, honela idazten da baita ere. Europako musika kontinentalean, bonbardinoarentzako zatiak, batzuetan, faren klabean idatzita daude, baina soinuaren tonua baino bidun nagusi bat ozenago.

Eredu profesionalek, gaineko akzioko hiru pistoidun joko bat dute, gehi laugarren pistoi bat, arruntki, espazioaren erdialdetik behera dagoena, afinazioko hirugarren bonban. Hasi berrientzako ereduek, hiru pistoi baino ez dituzte, eta ikasleentzako tarteko ereduek, gaineko akzioko lau pistoi dituzte.

Bonbardinoak erregistro zabala du. Lor daitezkeen notarik baxuenak, musika tresnak duen pistoi jokoaren araberakoak dira. Musika tresna guztiak heltzen dira aise Mira pentagrama azpian lerro gehigarri bat, baina, lau pistoiko musika tresnek, pentagramatik beherako Do batera hel daitezke. Konpentsazio sistemarik gabeko musika tresnek, desafinazioa jasaten dute, pentagramatik beherako Mi bemoletik Doraino. Konpentsazio sistemadunek ez dute halako arazorik jasaten eta pentagramatik beherako Si natural batetara iristen dira. Fa klabepeko Si bemoletik aurrera, "pedal erregistroa" deritzona dago. Erraz sortzen da bonbardinoan, metalezko haizezko beste musika tresna batzuekin alderatuz. Konpentsazio sistema duten musika tresnek jo dezaketen notarik baxuena BBB da, sei lerro Faren klabearen azpitik.

Hodi konikodun beste musika tresnak bezala, fliskornoa, tronpa frantsesa eta tuba, bonbardinoaren hodia, poliki-poliki diametron hazten da, emaitza bezala, soinu leunagoa ateratzen duelarik, hodi zilindrikodun beste musika tresna batzuekin alderatuta, tronboia eta tronpeta bezala.

Bonbardinoan, digitazioa, tronpeta edo tubarena modukoa da. Eufonista hasi berriek, arazoak izan ditzakete entonazio eta erantzunarekin, metalezko haizezko beste musika tresna batzuk jotzen dituztenekin alderaturik. Gainera, ikasleentzat oso zaila da, bigarren hezkuntzakoentzat batik bat, eufonioaren soinu aberats ezaugarritsu bat garatzea, neurri batean, eskolatan erabiltzen diren hasi berrientzako ereduen erruz.

Historia eta garapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bonbardinoaren arbasoa ofikleidoa da, eta azken denboratan, atzerantz, serpentoia dago. Behar haina funtzionala zen eta soinu masak lagun zitzazkeen haizezko musika tresna baten bilaketak, denbora bat behar izan zuen, serpentoia bi mendez erabilia izan zen bitartean, Pizkundearen amaieran, nabarmenki zaila zen bere afinazioa eta soinu kalitatea mantentzea. Ofikleidoak, banda eta orkestrek hainbat hamarkadetan erabili zutenak, giltza sistema bat erabiltzen zuen, serpentoiaren pauso bat aurretik egotea eragiten zuena, baina erregistro ozenean ez zen batere ona.

1818 inguruan pistoi sistema asmatu zenean, jotzeko erraztasuna zuten metalezko haizezko musika tresnen eraikuntzak gora egin zuen. Bonbardinoa, esaten denez "baritono erregistroan hodi zabaleko bugle bat" bezala asmatua izan zen. Asmatzailea, Weimarreko Ferdinand Sommer izan zen, 1843an, baina asmatzailea, Carl Moritz 1838an eta Adolphe Sax 1843an izan zela ere esaten da. Saxhorno edo Saxen saxkornoen familia aldi berean asmatuak izan eta saxhorno baxua bonbardinoaren oso antzerakoa izan arren, euren eraikuntza ezberdina zen. Saxhornoak hodi zilindrikodunak ziren. Eufonia "britainiar estilora", konpentsazioarekin, David Blaikleyk garatu zuen 1874an, eta Britainia Handian erabili izan da ordutik, bere eraikuntzan askorik aldatu gabe.

Literatura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bonbardinoa, bandako musika tresna da eta izango da. Ez da metalezko boskotearen zati bezala jotzen, baina bakarlari gisa gonbidatua da, baita jazz taldeetan ere. Honegatik, bere erabilera aniztasunagatik, eta harizko musika tresnekin soinuan eta paperean duen antzekotasunagatik, "bandako txelo" edo "bandako musika tresnen erregea" bezala deitua da.

Bonbardinoek, erregularki, martxetan zati biziki garrantzitsuak dituzte, John Philip Sousarenetan bezala. Martxako bandetan aurki daiteke, baina, azken aldian, gainean eramateko errazagoa den bere "lehengusu" martxako baritonoagatik ordeztua da. Bonbardinoak dauden beste talde garrantzitsu bat, tuba-bonbardino laukotea da. Eufonioa, gainera, banda sinfonikoko eta kontzertuko beste banda batzuetako ezinbesteko musika tresna da.

Bonbardinoa orkestra sinfonikoko musika tresna ez den arren, badaude zatiak, non, gonbidatu batek, eufonioarentzako zatiak jotzen dituen, nagusiki, tuba tenorea, figle edo tronpeta baxuarenak. Musika tresna honentzako jatorrizko musikalanen artean, Gordon Jacoben Fantasia, Joseph Horovitzen Concerto, Samuel Adlerren Cuatro Dialogos eta Amilcare Ponchielliren Concerto per Flicorno Basso aipatu behar dira, beste batzuen artean. Bandentzako entzunaldietan, ohikoak dira Hector Berliozen Roman Carnival Overtureren zatiak, Gustav Holsten Second Suite in F, Dimitri Shostakovichen Festive Overture, John Philip Sousaren Stars and Stripes Forever eta beste hainbat.

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Eufonio Aldatu lotura Wikidatan