Kutxabank
- Artikulu hau Kutxabanki buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus Kutxa (argipena).
| Kutxabank S.A. | |
|---|---|
| Mota | Bankua |
| Sektorea | Finantzak |
| Sorrera | 2012ko urtarrilaren 1a |
| Egoitza | Bilbo (Bizkaia) |
| Presidentea | Mario Fernández |
| Irabaziak | 380 milioi euro (2010) |
| Langileak | 7.272 (2012) |
| Akziodunak | BBK Kutxa Vital Kutxa |
| Web orria | kutxabank.es |
Kutxabank[1] Euskal Autonomia Erkidegoko hiru aurrezki kutxak bat egitetik 2012an sortu zen bankua da. Bilbao Bizkaia Kutxak, Gipuzkoa Donostia Kutxak eta Gasteiz Araba Kutxak osatu zuten banku berria.
Eduki-taula |
Bankuaren sorrera [aldatu]
2011ko martxoaren 23an BBK, Kutxa eta Vital Kutxako presidenteek elkartze birtuala egiteko akordioa sinatu zuten, horretarako hiru elkarteen jarduerak batuko dituen banku bat sortuz[2].
2011ko ekainaren 30ean hiru kutxen administrazio-kontseiluek babeserako erakunde-sistema deituriko formularen bidez hiru kutxek bat egin zezaten onartu zuten.[3]
2011ko maiatzaren 22ko hauteskundeetako emaitzen ondorioz, kutxen egitea gertatzeko ezinbesteko bihurtu zen Bildu koalizioa osatzen zuten alderdiren sostengua Gipuzkoa Donostia Kutxaren batzar nagusian, EAJ, PSE eta PP alderdiak bat egitearen alde izanda, aski baitzen koalizioaren aldeko botoa. 2011ko irailean izandako negoziazioen ondorioz, Bilduk bat egitearen aldeko botoa emango zuela iragarri zuen.[4]
2011ko irailaren 16an BBKren batzar nagusian 92 kontseilarik bozkatu zuten bateratzearen alde, eta seik kontra. Bateratzearen alde agertu ziren EAJ, PSE, ezker Bildun sartutako alderdiak, PP eta CCOO; kontra, aldiz, Ezker Batua, Aralar, ELA eta LAB. Vital Kutxaren batzarrean, berriz, 95 kontseilarietatik 90ek alde bozkatu zuten, ELAko biek kontra, eta hiru abstentzio izan ziren: LABena eta talde independente batena.[5] 2011ko irailaren 23an Kutxaren batzarrean %92ak babesa eman zion kutxen bat egiteari.[6] Ordukoan ere, Aralar, EB eta ELAk aurka bozkatu zuten eta LAB abstenitu egin zen.
Bankua osatzen duten kutxak [aldatu]
- Gipuzkoa Donostia Kutxa (Kutxa)
- Bilbao Bizkaia Kutxa (BBK)
- Gasteiz Araba Kutxa (Vital)
- Kordobako Aurrezki Kutxa (CajaSur)
Kutxa bakoitzaren ordezkapena [aldatu]
2011ko ekainaren 30ean, Araba, Gipuzkoa eta Bizkaiko aurrezki kutxek banaketa bat erabaki zuten fusio hotza gauzatzeko.[7] Baina, urte hartako abenduaren 30ean EAJk eta PPk honakoa erabaki zuten, PSE-EE eta Bildun administrazio kontseilutik kanpo utziz:
- Bilbao Bizkaia Kutxa (BBK): %60
- Gipuzkoa Donostia Kutxa (KUTXA): %26
- Gasteiz Araba Kutxa (VITAL): %13
Banaketa horrela izanik, administrazio kontseilua 15 kidez osaturik dago, kutxa bakoitzak honakoak hautatuz:[1]
- Bilbao Bizkaia Kutxa (BBK): 9 kide (tartean lehendakaria)
- Gipuzkoa Donostia Kutxa (KUTXA): 4 (tartean lehendakariordea)
- Gasteiz Araba Kutxa (VITAL): 2 (tartean bigarren lehendakariordea)
Erreferentziak [aldatu]
- ↑ a b EFE (Gaztelaniaz), Los consejos de Kutxa, BBK y Vital aprueban la creación de Kutxa Bank, Donostia: Diario Vasco, http://www.diariovasco.com/20110630/economia/consejos-kutxa-vital-aprueban-201106301930.html. Noiz kontsultatua: 2011/06/30
- ↑ http://www.eitb.com/albisteak/ekonomia/osoa/624758/bbk-k-vitalek-eta-kutxak-bat-egite-hotza-adostu-dute/ Eitb24 webguneko albistea.
- ↑ Miren Garate, Kutxa_Bank elkarte anonimoa sortzea erabaki dute BBK-k Kutxak eta Vitalek, Donostia: Berria, http://paperekoa.berria.info/harian/2011-07-01/002/001/Kutxa_Bank_elkarte_anonimoa_sortzea_erabaki_dute_BBK-k_Kutxak_eta_Vitalek.htm. Noiz kontsultatua: 2011/07/02
- ↑ Jakes Goikoetxea, Bat egitea ziurtatu du Bilduk, Donostia: Berria, http://paperekoa.berria.info/harian/2011-09-14/002/001/Kutxa_Bank_sortuko_dute_hiru_kutxek_Bilduren_babesa_ziurtatu_dutelako.htm. Noiz kontsultatua: 2011/09/17
- ↑ Tramite «historiko» lasaia, Donostia: Berria, http://paperekoa.berria.info/harian/2011-09-17/018/001/BBK_eta_Vitaleko_batzarrek_95eko_babesa_eman_diote_Kutxa_Banki.htm. Noiz kontsultatua: 2011/09/17
- ↑ Kutxaren batzarrean ere %92 pasako babesa eman diote kutxen bat egiteari, Donostia: Berria, http://www.berria.info/albisteak/55186/kutxaren_batzarrean_ere_92_pasako_babesa_eman_diote_kutxen_bat_egiteari.htm. Noiz kontsultatua: 2011/09/25
- ↑ Europa Press (Gaztelaniaz), La BBK logra una participación del 57% en la fusión, Kutxa el 32% y la Vital un 11%, Gasteiz: El Mundo, http://www.elmundo.es/elmundo/2011/06/30/paisvasco/1309429476.html. Noiz kontsultatua: 2011/09/30
Kanpo loturak [aldatu]
- kutxabank.es (Euskaraz) (Gaztelaniaz)