Euskal herriko ingurumen babestuak

Wikipedia, Entziklopedia askea

Euskal herriko ingurumen babestuak Euskal herrian dauden lur edo ur eremu kontrolatua da. Arrazoi anitzak izan daitezke (fauna, flora, historia...), baina gune guztiak natura babesteko dira. Adibide batzukː

Urdaibaiko erreserba biosfera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Urdaibai 1984. urtean ingurumen babestu moduan sortu zen UNESCOren bidez, 220km2- ko azalera du eta bere erdigunea Oka ibaia da. Oka ibaia Oiz mendian jaiotzen da eta Mundakara heltzean itsasadar bihurtzen da eta padura zoragarriak sortzen ditu, non txori espezie asko joaten dira emigratzean eta horri esker Iberiar Penintsulan zailak ikusteko diren txori espezie asko ikusi ahal dira Urdaibain. Baina Urdaibaik padura batzuk baino askoz gehiago du, Laga eta Laida hondartzak daude hor ere, Bizkaia osoan ezagutuak, gainera alboan Mundakako hondartza geratzen da, mundu osoan ezagutua surfistengaitik bere olatu luzeei esker. Urdaibaien inguruan Euskal herriko historioan ezagututako leku garrantzitsuak aurkitu ahal dira, hala nola: San Juan de Gaztelugatxe, Ogoñoko Haitza, San Pedroko ermitak eta Omako basoa.

Urkiola[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Urkiolako parke naturalak 59,58km2 ditu eta 1989ko abenduaren 29 inaguratu zen ingurumen babestu moduan eta Bizkaia eta Arabaren mungaren erdian dago kokatuta. Urkiola 8 udalez osatuta dago, 7 Bizkaian kokatuta eta 1 Araban; Arabako udala [[Aramaio]a deitzen da eta Bizkaian kokatuta daudenak Abadiño, Amorebieta-Etxano, Atxondo, Dima, Durango, Izurtza eta Mañaria dira. Gainera parkeak flora zoragarria du, 700 espezie ezberdin ingurukoa. Klima freskoa eta euritsua izaten da, horri esker landare eta zuhaitz mota asko hazten dira hor. Faunaz hitz egitean 137 espezie inguru daude (txori, arrain, narrasti...), guztiak bere leku erosoa aurkitzen dute Urkiolan. Urkiolak 15 tontor ditu: Anboto, Elgoin, Orisol, Izpizte, Alluitz, Arrietabaso, Kanpantorreta, Urkiolamendi, Leungane, Mugarra, Saibigain, Untzillaitz, Tellamendi, Aitz Txiki eta Urtemondo.