Atxondo
|
Atxondo |
|||
|---|---|---|---|
|
|
|||
| Izen ofiziala | Atxondo | ||
| Estatua Erkidegoa Lurralde Historikoa Eskualdea |
Espainia Euskal Autonomia Erkidegoa Bizkaia Durangalde |
||
| Alkatea | Rosa Maria Elizburu Oianguren (Bildu) | ||
| Herritarra | atxondoarra | ||
| Koordenatuak | 43°07′49″N 02°35′06″W / 43.13028°N 2.585°WKoordenatuak: 43°07′49″N 02°35′06″W / 43.13028°N 2.585°W | ||
| Eremua | 23,41 km2 | ||
| Garaiera | 169 m | ||
| Distantzia | 36 km Bilbora | ||
| Posta kodea | 48291 |
||
| Biztanleria | 1.415 bizt. (2012) | ||
| Dentsitatea | 60,44 bizt./km² | ||
Atxondo Bizkaiko hego-ekialdean dagoen udalerria da, Durangaldean eta ingurune natural eder baino ederragoan kokatua.
1964. urtean Atxondo bailarako hiru herriek (Apatamonasterio, Axpe-Martzaa eta Arrazola) bat egin zuten, Atxondo Udalerria sortuz.
1.400 biztanle inguru ditu gaur egun.
Eduki-taula |
Mugakideak [aldatu]
Elorriorekin muga dauka ekialdean, Abadiñorekin mendebaldean eta Aramaiorekin (Araba) hegoaldean.
Etimologia [aldatu]
Atxondoren jatorria atx edo haitz eta ondo hitzetan da, seguruenik. Beraz, herriaren izenak haitzaren ondoan esan nahi du, Anboto izanda aipatutako atxa.
Kokapena eta sarbideak [aldatu]
Herrialdearen eta eskualdearen hego-mendebaldean dago kokatua, Arabako mugatik gertu. Alderik harritsuenean dago kokatua, Ibaizabal ibaiko ertzetik Anboto mendiraino zabaltzen den bailaran, hain zuzen ere. Mendi horiek osatzen duten kareharrizko hormak 600 metroko goibeheak ere sortzen ditu, Euskal Herri osoko handienak. Horra hor udalerriaren izena.
Atxondok honako udalerri hauekin egiten du muga: iparraldean Abadiño eta Elorriorekin,, hegoaldean Arabako Aramaiorekin, ekialdean Elorriorekin eta mendebaldean Abadiñorekin.
Komunikabideak [aldatu]
Komunikabideak BI-634 errepidea den ardatzean daude oinarrituta, udalerria Apatamonasteriotik zeharkatzen duena, eta Durango eta Arrasaterekin bat egiten duena. Ibilbide hori Durango-Beasain ardatzaren zati da. Durangon, A-8 autobidearekin lotu daiteke, Bilbo eta Donostiara joateko. Apatamonasterio auzotik, Axpe edo Arrazola herrixkekin lotzeko aukera ere badago, udalerriko errepideen bidez. Bilbotik 36 kilometrora dago Atxondo, eta eskualdeko hiriburu den Durangotik 6 kilometrora.
Antzina, Durango-Elorrio trenbidea udalerritik ere pasatzen zen, eta Apatamonasteriotik Arrazolara zihoan beste bide bat ere bazegoen. Azken bide hau meatze-tren bat zen, baina bidaiarientzako zerbitzua ere eskaintzen zuen. Aspaldian bertan behera gelditu zen, eta horren ordez gaur egun pasealeku eder bat dago, turismorako aukera paregabea eskaintzen duena.
Konposizioa [aldatu]
Atxondon industrialdea Apatamonasterion dago kokatua, errepide-saretik gertu.
Demografia [aldatu]
| 1897 | 1900 | 1910 | 1920 | 1930 | 1940 | 1950 | 1960 | 1970 | 1981 | 1991 | 2001 | 2006 |
|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
| * | * | * | * | * | * | * | * | 1.044 | 1.369 | 1.525 | 1.427 | 1.441 |
Ikus, gainera [aldatu]
Kanpo loturak [aldatu]
- (Euskaraz) Durangaldea
- (Euskaraz) Atxondoko Udala
| Atxondoko herriak | ||
|---|---|---|