Dima
Wikipedia(e)tik
|
Dima |
|||
|---|---|---|---|
|
|
|||
| Izen ofiziala | Dima | ||
| Antolaketa Estatua Autonomia Erkidegoa Lurralde Historikoa Eskualdea |
Espainia Euskal Autonomia Erkidegoa Bizkaia Arratia |
||
| Alkatea | José Ramón Garai Iturriondobeitia (EAJ) | ||
| Herritarra | dimoztar, dimatar / zamakolista | ||
| Koordenatuak | |||
| Eremua | 61 km2 | ||
| Garaiera | 133 m. | ||
| Distantzia | 25,8 km Bilbora | ||
| Euskaldunak | %89,08 (2001) | ||
| Postakodea | 48141 | ||
| Biztanleria | 1.155 bizt (2006) | ||
| Dentsitatea | 16,9 bizt/km² | ||
| www.dima-udala.org | |||
Dima Bizkaiko udalerria da, Arratiako eskualdearen laugarren populatuena dena.
1.052 biztanle zituen 2001ean eginiko zentsuan. Horietatik gehienak Ugarana auzoan bizi dira, Dimako herriburua dena.
Eduki-taula |
[aldatu] Mugakideak
Iparraldean Igorre, Lemoa eta Zornotza, hegoaldean Ubide eta Otxandio, ekialdean Mañaria eta Abadiño eta mendebaldean Arantzazu, Arteaga eta Zeanuri mugakide ditu.
[aldatu] Auzoak
Auzoka biztanleria banatzen badugu, honako emaitza aterako zaigu:
| Biztanleria auzoka (2001) | |||
| Auzoa | Biztanleria | ||
|---|---|---|---|
| Arostegieta | 47 | ||
| Artaun | |||
| Bargondia | 98 | ||
| Bikarregi | 163 | ||
| Indusi | 76 | ||
| Intxaurbizkar | 24 | ||
| Lamindao | 35 | ||
| Oba | 62 | ||
| Olazabal | 142 | ||
| Ugarana | 405 | ||
[aldatu] Inguru naturala
Nabarmentzekoak dira Baltzola auzoko kobak, bisitarientzako ikusgarriak eta eskalada egiteko aproposak.
Bestela, Arrietabaso eta Leungane mendiek Dima Mañariako udalerritik banatzen dute.
[aldatu] Kultura
[aldatu] Ondarea
- San Pedro apostol eliza, Pietatearen baseliza eta hilerria (Ugarana).
- Zamakolako errota eta Errotazar zentral hidrolektrikoa (Indusi).
[aldatu] Euskara
UEMAko kidea da herria, euskal hiztunen portzentaje esanguratsua dela-eta.
Mendebaleko euskararen aldaera bat dute jatorrizko euskalkia.
[aldatu] Dimoztar ezagunak
- Eugenio Etxebarria (1920-2008), albokaria.
- Txomin Aurrekoetxea (1943-), euskal politikaria.
- Juan Mari Atutxa Egiraun (1959-), idazlea.
- Luis Prieto (1979-), futbolaria.

