Euskal hizkuntzak

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Euskal hizkuntzak
Non mintzatzen den: Mendebaldeko Europa
Hiztunak:
Hizkuntza familia: Hizkuntza isolatua
Hizkuntza kodeak
ISO 639-1: ez du
ISO 639-2: gehitzeko
ISO 639-3:

 

Proposed area of Vasconic languages.png
Euskal substratuaren proposaturiko eskualdea.
 

Euskal hizkuntzak hizkuntzalaritzan batzuetan usteko hizkuntza familia deitzeko erabiltzen zuten terminoa da, horietatik euskara egun bizirik irauten duen bakarra izanik.

Teoria honek akitaniera euskararen arbasoa baino (biek balizko aitzineuskaratik erakarriak) senidea dela eta, era berean, egungo euskalkiak dialektoak baino berez hizkuntzak direla dio.

Hala ere, euskarazko hizkuntzalariek dialekto edo hizkuntza ezberdinak direla adierazteko funtsezkoa den elkarrekiko ulergarritasuna neurtzean ez dute hainbesteko ezberdintasun topatzen euskalkietan[1]. Ikuspegi hau aditu gehienek onartua da, tartean Koldo Zuazo, Koldo Mitxelena edo Larry Traskek. Traskek dio: "Hala eta guztiz ere, dibertsifikatzea ez da puztu behar, askotan literaturan egin duten bezala: euskalkiak erabat kongruenteak dira bere oinarrietan eta hiztegietan eta maila beheko arau fonologiko batzuetan baino ez dira bereizten"[2].

Euskarazko hizkuntzalaritzan egun onartzen duten euskararen senide galduta bakarra akitaniera da, euskararen arbasotzat hartzen dena. Traskek berak "hain da estua akitaniera eta euskararen arteko lotura ezen, praktikan, euskararen arbaso zuzenatzat hartu baitezakegu" dio[2].

Egungo euskara beste hizkuntzekin, bizirik direnak eta baita galduak ere, lotzeko saiakera batzuk egin dituzte. Euskal hizkuntzen familian iberiera, antzinako kantabriera eta beste batzuk kokatu dituzte. Hala ere, teoria guzti horiek ezin dute datu zehatz bakarra eman eta euskarazko hizkuntzalari gehienek baztertu dituzte[2]. Iberiar penintsulatik kanpo, irlandera ere euskal hizkuntzen artean kokatu dute, irlandarrek (galestarrek ez) Iberiar penintsulatik (non euskal hizkuntzez mintzatzen zuten) Britainiar uharteetara emigratu zutelaren frogatzat hartuta.

Euskal hizkuntza familiaren teoria askotan Theo Vennemannen euskal substratuaren teoriarekin lotzen dute, azken glaziazioan egungo euskotarren arbasoek Europa birpopulatu eta indoeuropar hizkuntzak zabaldu zirenean bere toponimo eta hidronimoak mantendu zirela adierazten duen teoriarekin hain zuzen ere. Euskara munduko beste hainbat hizkuntzekin lotu nahi duten teoriekin batera, Vennemannen teoria euskarazko hizkuntzalari gehienek baztertua izan da[3].

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1.   Pagola, RM (1984), Euskalkiz Euskalki, Hezkuntza Unibertsitate eta Ikerketa Saila, Glotodidaktika –lanak. Eusko Jaurlaritza .
  2. a b c   Trask, Larry (1997), The History of Basque, Routledge, 402. orrialdea, ISBN 0-415-13116-2 .
  3. (Ingelesez)  Baldi, Philip; Page, Richard (2006), «Review of Europa Vasconica - Europa Semitica», Lingua 116: 2183-2220, http://www.cls.psu.edu/pubs/pubs/LINGUA1158.pdf .