Fenian

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Fenian (euskaraz Feniar) 1850eko hamarkadatik aurrera Irlandako britainiar nagusitasunari aurka egin zion irlandar nazionalismoa izendatzeko eranili ohi izan den izendapena da. Irlandar Anaitasun Errepublikarra irlandar erakunde errepublikarreko kideak izendatzeko era erabili izan da. Izendapen hau gaur egun oraindik erabilia da, bereziki Ipar Irlanda eta Eskozian, unionista edo loialistek irlandar errepublikanismoaz gain, irlandar nazionalismoarekin zerikusia duen edonor edo edozer izendatzeko erabili ohi dutelarik, irlandar jatorriko katolikoak barne, haietako asko edo denak unionisten ikuspegirako irlandar nazionalismoaren parekide baitira. Gaur egun, izendapen hau iraingarritzat jo ohi da.

Esanahia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Izendapena irlanderako Na Fianna edota Na Fianna Éireann hitzetatik dator, irlandar mitologiako Fenian zikloan Irlanda babestu eta zaindu ohi zuten gerlari taldea baitzen, haietan ospetsuena Fionn Mac Cumhaill zelarik.

Erabilera historikoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1858an John O'Mahony, James Stephens eta Michael Doheny irlandar etorkinek Estatu Batuetako Irlandar Anaitasun Errepublikarraren Feniar Anaitasuna izeneko adarra sortu zuten. Berehala jatorrizko taldetik independizatu eta Irlandan altxamendu armatu bat antolatzeko asmoz irlandar estatubatuarren babesa bereganatzeko bere kaxa lan egiteari ekin zion.

«Feniar» (Fenian) hitza 1916ko Pazko matxinadaren ondoren Britainiar Armadak exekutatutako Thomas James Clarke irlandar nazionalistaren hilarrian jartzen duen hilartitza da.

Kanada[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1860ko hamarkadan Feniar Anaitasunak garai hartan Britainiarren jabetzakoa zen Kanadako hegoladeko zatiak inbaditzeko hainbat saiakera burutu zituen, horren bidez Erresuma Batuak Irlandari independentzia eman ziezaion presionatu asmoz.

Gaur egungo erabilera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ipar Irlanda[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ipar Irlandan «fenian» izendapena katoliko edo irlandar nazionalista oro izendatzeko erabili ohi da, eta katoliko nahiz protestanteek izendapen iraingarritzat dute.

1984an Ulsterko Boluntarioen Indarra talde armatuko George Seawright kide unionistak Erresuma Batuko bandera zintzilikatzearen aurka zeuden katolikoak "Eliza Katolikoak doktrinatutako fenian ximaur batzuk besterik ez zirela" aipatzean sekulako polemika piztu zen.

Bestalde, Irlandako Errepublikan urte luzez gobernuan egon den alderdi politikoaren izena Fianna Fáil da.

Eskozia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Eskozian izendapena era bertxuan erabili ohi da. Glasgow Rangers futbol taldeko zaletuek haien aurkari nagusia den Celtic Football Club taldeko zaletuak izendatzeko erabiltzen dute, azken futbol talde honen jatorria Glasgow hiriko irlandar etorkinen komunitatean baitago.

Australia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Australian «fenian» izendapena Australiako Alderdi Laboristako (Australian Labor Party, ALP) kideak izendatzeko erabili ohi da, irlandar nazionalisten antzeko ikuspegi errepublikarra baidute. 2006ko urriaren 15ean ALPek Adelaidan biltzar batean emandako hitzaldi baten ostean, Hego Australiako Prokuradore Nagusia zen Michael Atkinson-ek Erreginaren Kontseilua ezeztatu nahiz britainiar koroarekin loturak etetea nahi zuten alderdikideei "fenian eta boltxebikeak" deitu zien.

Ikus gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]