Ferhat Abbas
Wikipedia(e)tik
Ferhat Abbas aljeriar politikari abertzalea izan zen (Tahert, 1899 - Aljer, 1985). Aljeria errepublika federatu gisa antolatu nahi izan zuen. Union Populaire Algérienne alderdiaren sortzailea (1938). Manifeste du peuple algérien (1943, Aljeriar Herriaren Agiria) dokumentuaren egilea. Aljeriar Errepublikako behin-behineko gobernuaren lehen lehendakaria izan zen (1958-1961).
[aldatu] Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek lizentzia librearekin laga zituen, euskal Wikipedia osatzeko proiektu baterako.