Francisco Javier Saenz de Oiza

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Francisco Javier Saenz de Oiza (Kaseda, Nafarroa, 1918 urriaren 12Madril, Espainia, 2000 uztailaren 18) arkitektoa izan zen.

Askok arkitektura modernoaren maisutzat zuten eta hainbat arkitekto espainiarrengan eragin handia izan zuen. Artikulu asko idatzi zituen egunkari eta aldizkaritan. Hitzaldiak ere sarri eman zituen eta epaimahaikide izan zen hainbat lehiaketa eta saritan.

Madrilgo Arkitektura Eskolan diplomatu zen eta "Anibal Alvarez Saria" jaso ikasketa espediente onenari. 1947 urtean Estatu Batuetara joan zen bi urtez ikasketak jarraitzera, Arte Ederretako Akademiak dirulaguntza eman baitzion. Madrilera itzuli eta 1949an Arkitektura Eskolan Osasuna eta Higiene ikasgaia ematen hasi zen, 1952an Proiektuak irakasten hasi zen arte. 1968an irakasgai honetako Katedra eskuratu zuen eta 1981-83 tartean eskolako zuzendari izan zen. Gero, irakasle emeritu izan zen hil arte.

Lan garrantzitsuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Beste proiektu batzuk:

  • 1949 : Etxebizitzak Fernando el Católico kalean, Madril
  • 1954 : Kapera proposamena Done Jakue bidean
  • 1956 : Poblado de Entrevías, Madril
  • 1955 : Poblado de absorción Fuencarral-A, Madril
  • 1972 : Arturo Etxebarria etxea, Madril
  • 1987 : Villa Fabriciano
  • 1986-1989 : Etxebizitzak M-30 ertzean, Madril
  • 1987 : Pabiloiak Juan Carlos I erakustazokan, Madril
  • 1989 : Anoeta estadioa eraikitzeko proposamena, Donostia
  • 1989-93 : Nafarroako Unibertsitate Publikoa, Iruña
  • 1991 : Sant Françesc plazaren antolaketa, Palma, Balear Uharteak
  • 1991 : Kiroldegia, Plasencia, Espainia
  • 1991 : Jaialdi jauregia, Santander, Kantabria
  • 1992 : Euskalduna jauregia eraikitzeko lehiaketa, Bilbo
  • 1993 : Bulego eraikina Pio XII hiribidean, Madril

Sariak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • 1954 : Premio Nacional de Arquitectura Donejakue Bideko kapera proposamenagatik.
  • 1956 : Premio Nacional de Arquitectura Azoguejo plazaren proposamenagatik (Segovia), E. Laorga-rekin lankidetzan.
  • 1974 : Europako Bikaintasun Saria "Torres Blancas" eraikinarengatik.
  • 1989 : Arkitekturako Antonio Camuñas 3. Saria.
  • 1989 : Arkitekturako Urrezko Domina, Espainiako Arkitektoen Kontseilu Nagusiak emana.
  • 1991 : Madrilgo Udalaren Hirigintza eta Arkitektura Saria (Premio de Arquitectura y Urbanismo) M-30 ertzeko etxebizitzengatik.
  • 1993 : Arteetako Asturiaseko Printzearen Saria (Premio Príncipe de Asturias de las Artes).

Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Javier Saenz de Oiza, arquitecto. Javier Saenz de Oiza, Antón Capitel y Javier Saenz Guerra. Ediciones Pronaos, S.A. Madril, 1996. (ISBN 84-85941-28-4)
  • F.J. Saenz de Oiza, arquitecto: libro-estudio. Rosario Alberdi Jiménez y Javier Saenz Guerra. Ediciones Pronaos, S.A. Madril, 1996. (ISBN 84-85941-32-2)
  • Cinco proyectos de vivienda social en la obra de Javier Saenz de Oiza. Rosario Alberdi Jiménez. Ediciones Pronaos, S.A. Madril, 1996. (ISBN 84-85941-24-1)
  • La bicicleta aproximativa: conversaciones en torno a Saenz de Oiza. Juan Daniel Fullaondo Errazu. Kain Editorial. Madril, 1991. (ISBN 84-87828-00-0)
  • Banco de Bilbao, Saenz de Oiza. Andrés Cánovas Alcaraz. Universidad Politécnica de Madrid. Escuela Técnica Superior de Arquitectura. Departamento de Proyectos Arquitectónicos. Madril, 2000. (ISBN 84-922352-8-4)
  • Francisco Javier Saenz de Oiza 1947-1988. El Croquis. El Escorial, 2002 (ISBN 84-88386-24-9)
  • J. Saenz de Oiza: Mallorca, 1960-2000, proyectos y obras. Federico Climent Guimerá y Jaume Carbonero Malbertí. José J. Olañeta, Editor. Palma de Mallorca, 2001. (ISBN 84-7651-978-8)
Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Francisco Javier Saenz de Oiza Aldatu lotura Wikidatan