Friedrich Ebert
Wikipedia(e)tik
Friedrich Ebert Alemaniar politikaria (Heidelberg, 1871 - Berlin, 1925). 1913an, Alemaniako Alderdi Sozialdemokratako lehendakari izendatu zuten, August Bebelen ordez. 1914an, jarrera nazionalistak aldeztu zituen. 1918an, Karl Liebknechtek eta Rosa Luxemburgek gidaturiko Espartakiarren Iraultza zapaltzen lagundu zuen. 1919ko otsailean, Gilen II.a kaiserrak agintea utzi ondoren eta Ebert behin-behineko gobernuko buru zela, Alemaniako Errepublika aldarrikatu berriko lehendakari izendatu zuten.
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.