Gustav Stresemann

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Gustav Stresemann.

Gustav Stresemann (Berlin, Alemania, 1878 - 1929) politikaria izan zen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Historia, literatura eta ekonomiako ikasketak egin zituen Berlingo eta Leipzigeko unibertsitateetan (1897-1900), eta 1903. urtean Alemaniako Alderdi Nazional Liberaleko kide egin zen. 1906tik 1912ra bitartean, Dresde hiriko zinegotzi izan zen, eta aldi berean, ekonomiari buruzko artikuluak idazten zituen Sächsische Industrie (Saxoniako Industria) aldizkarian. 1907. eta 1914. urteetan diputatu aukeratu zuten, eta Lehen Mundu Gerra bitartean, alderdiaren buruzagitza izan zuen.

Gerra amaitu ondoren Alemanian errepublika ezarri zenean, Stresemannek Alemaniako Herri Alderdia sortu zuen, eskuineko alderdi liberala. 1920. urtetik bere heriotza arte, parlamentuko diputatu eta alderdiaren lehendakari izan zen. Zenbait alderdirekin koalizio-gobernua osatu ondoren, 1923. urtean Errepublikako kantziler izendatu zuten. Baina urte berean tirabirak izan ziren koalizioan, aliatuek Rhur inguruko lurraldea hartu zutelako, eta kargua utzi zuen. Hala ere, Stresemannek esku handia izan zuen Errepublikako politikan, urte hartatik hil zen arte Kanpo Arazoetako ministro izan baitzen. Bitarte horretan, gogor saiatu zen mendebaldeko nazioekin erlazioak hobetzen, Alemaniak Europan izandako nagusitasuna berriz ere eskuratzeko asmoz. Tarte horretan, Dawesen plana onartu zen (1924; gerraren ondorioz gutxitu egin zen Alemaniak ordaindu beharreko diru-kopurua), Locarnoko hitzarmena sinatu zen (1925, Frantziaren eta Alemaniaren arteko mugak onartu ziren), aliatuak Rhineland lurraldetik irten ziren (1926), Alemania Nazioen Ligan onartua izan zen (1926), Berlingo hitzarmena sinatu zen (1926, Sobietar Batasunaren eta Alemaniaren neutraltasunaren ziurtatu zen), eta KellogBraind hitzarmena sinatu zuen Alemaniak (1928, gerrari uko egin zitzaion).

Hil aurretik Young plana martxan jarri zuen, baina ezin izan zuen amaituta ikusi. 1926. urtean Bakearen Nobel Saria jaso zuen, Aristide Briandekin batera.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Gustav Stresemann Aldatu lotura Wikidatan