Ludwig Erhard
Wikipedia(e)tik
Ludwig Wilhelm Erhard (Fürth, Alemania, 1897 - Bonn, Alemania, 1977) alemaniar politikaria izan zen.
Biografia [aldatu]
Ekonomiako irakaslea eta nazismoaren aurkaria izan zen. 1949an Parlamenturako hautatu zuten, eta handik bi urtera Ekonomia-ministro izendatu zuen Adenauerrek. Liberalismo ekonomikoaren aldeko sutsua izan zen, eta «Alemaniaren mirariaren aita» deitu zioten. 1963an kantziler hautatu zuten, Adenauerren ondorengo, baina alderdi demokristau barruan izan ziren tirabiren ondorioz, utzi egin behar izan zuen kargua; Kurt Georg Kiesingerrek hartu zuen haren lekua 1996an.
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.