Bremen (hiria)

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Bremen

 Bremen
Ezkerretik eskuinera: hiriko udaletxea, Bremengo katedrala eta parlamentua.
Ezkerretik eskuinera: hiriko udaletxea, Bremengo katedrala eta parlamentua.
Bremengo bandera

Bremengo armarria

Izen ofiziala Bremen
Herrialdea
Estatua
 Alemania
 Bremen
Alkatea Jens Böhrnsen (SPD)
Koordenatuak 53°4′33″N 8°48′27″E / 53.07583°N 8.80750°E / 53.07583; 8.80750Koordenatuak: 53°4′33″N 8°48′27″E / 53.07583°N 8.80750°E / 53.07583; 8.80750
Bremen non dagoen adierazten duen Alemania-ko/-go/-eko mapa
Bremen
Eremua 326,73 km2
Posta kodea 28001–28779
Biztanleria 547.535 bizt. (2010)
Dentsitatea 1.675,8 bizt./km²
Sorrera 787
Matrikula HB
http://www.bremen.de

Bremen[1] Alemaniako ipar-mendebaldeko hiria da, 545,869 biztanlekoa (izen ofiziala alemanez: Freie Hansestadt Bremen, "Bremengo Hansa hiri askea"). Weser ibaiaren ondoan kokatua, Ipar Itsasotik 65 km-ra dago eta Alemaniako kaia garrantzitsua da, estatu osoko bigarren ibai portua izanik. Bremerhaven hiriarekin batera Bremen izeneko estatua osatzen du.

Altstadt hiri zaharra Weser ibaiaren eskuinaldeko ertzean dago. Bertan aurkitu daitezke XII. mendeko Bremengo katedrala, merkatu plaza eta 2004ean UNESCOk Gizateriaren Ondare izendatu zituen Udaletxea eta Errolanen estatua.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bremengo padura eta morrenak K.a. 12.000 urtean jadanik populatuak zeudela jakina da. K.a. VII mendeko hilerriak ere aurkitu dira eta K.a. 150 urtean Klaudio Ptolomeo geografoak Phabiranum asentamendua aipatzen du gaur egun Bremen dagoen tokian. Garai hartan Chauci leinu germaniarra bizi zen bertan. III mendean saxoiek inbaditu zuten ingurua baina VIII mendearen bukaeran Karlomagno enperadore frankoak gainditu zituen.

Hansa hiria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Willehad santuak 787an sorturiko apezpikutegi baten egoitza izaki, 845ean Hanburgorekin batu zen Eskandinavia, Groenlandia eta Islandiaren kristautzeaz arduratuko zen apezpikutegia osaturik. Oto I.ak merkatu eskubideak eman zizkion eta Adalberto artzapezpikuaren agintepean goraldi ekonomiko handia ezagutu zuen 1260an Hansako partaide bihurtzerainokoa. Hala ere Itsaso Baltikoko hiriekin zituen harreman eskasak zirela eta 1285ean Hansa Liga utzi behar izan zuen eta 1358 arte ez zen bertara itzuliko. Hala ere 1427an eta 1563an ere Hansa Ligatik kanporatua izango zen.

Erreforma[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hiriko burgesia eta artzapezpikuaren artean ere ezinegonak sortu ziren eta 1381ean hiriko gudalosteak Bederkesa gaztelua hartu eta artzapezpikuarekiko aske izatea lortu zuen. Hiritarrak orduan Bremengo familia nobleen menpe gelditu ziren. 1522. urtean erreforma onartu zuen baina San Pedro katedralak oraindik katoliko izaten jarraitzen zuen eta 1532an hiriko burgesiak meza katoliko bat eten eta meza luteranoa abiarazi zuen. Matxinada hau "104 gizonen altxamendua" izenaz ezagutzen da.

Bremen, 1900 urte inguruan

Aro modernoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hogeita Hamar Urteko Gerraren ondoren, 1656an Inperioko hiri askea bihurtu zen (Westfaliako Itunari esker). 1654 eta 1666. urteetan suediarren aurkako gerran aritu zen Bremen. 1810. urtean Napoleonen gudarosteek hartu eta 1815era arte baizik ez zen aske geratu (Vienako Kongresuaren ondoren). 1866an Ipar Alemaniako Konfederazioko partaide bihurtu zen, eta geroago Alemaniako inperiokoa 1871n. Bitartean, 1827an Bremerhaven itsasportua sortu eta Bremenek bereganatu zuen. Gaur egun ere Bremen estatua osatzen dute hiri biek.

XX mendea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lehen Mundu Gerran zeudela, Bremen Sobiet (kontseilua)ren Errepublika bihurtu zen, baina hiruzpalau hilabete baino ez zuen iraun, 1918ko azarotik 1919ko otsailera, alemaniar tropek agintea berreskuratu baitzuten. Bigarren Mundu Gerran bonbardaketa latzak jasan behar izan zituen eta Neustadt, hiri berria, suntsitua izan ondoren estatubatuarren laguntzarekin eraiki zuten berriz. 1947an Alemaniako Errepublika Federaleko land txikieneko baten (404 km2. 654.170 biztanle,1987) hiriburu bihurtu zen. Britainiarren okupazio eremuan gelditzekoa bazen ere, Bremen bera amerikarrek kontrolatu zuten 1990an Alemania biak bateratu ziren arte.

Demografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bremenek 547.535 biztanle ditu (2010eko azaroaren 30ean) eta bere populazioaren laurdena atzerritarrek osatzen dute. Inmigranteen artean gehienak turkiarrak dira, 50.000 inguru, baina badaude poloniarrak (12.000), jugoslavia ohikoak (10.000), errusiarrak (4.500) eta beste hainbat nazionalitatekoak ere.

Bilakaera demografikoa
1350 1810 1830 1850 1880 1900 1925 1969 1995 1998 2001 2005 2006 2009
20.000 35.800 43.700 55.100 111.900 161.200 295.000 607.185 549.357 550.000 540.950 545.983 546.900 547.685

Politika[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2011ko maiatzaren 22an egin ziren Bremengo estatuko senaturako hauteskundeak. Honako hauek izan ziren emaitzak:

Alderdia Bozken ehunekoak Diputatuak
Alemaniako Alderdi Sozialdemokrata (SPD)  % 38'6 36
90 Aliantza/Berdeak  % 22'5 21
Alemaniako Batasun Demokrata Kristaua (CDU)  % 20'4 20
Ezkerra (Die Linke)  % 5'6 5
Hiritar suminduak (eskuin gogorra) (BIW)  % 3'7 1
Alderdi Demokratiko Askea (FDP)  % 2'4 0
Alemaniako Alderdi Pirata  % 1'9 0
Gainontzeko alderdiak  % 5'0 0

Ekonomia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jarduera handiko portua du (27.867.000 tona 1985. urtean), Weser ibaiaren bi aldeak hartzen dituena. Industria oso garrantzitsua da: burdingintza, industria mekanikoa (automobilak, ontziak, doikuntza mekanika), petrolio findegia, ehun eta janari industria.

Ondasun nabarmenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kirolak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hiriko futbol talde nagusia SV Werder Bremen da, Alemaniako futbol talde handienetako bat gainera, izan ere lau Bundesliga eta sei Kopa irabazi baititu. Europako Errekopa ere irabazi zuen 1992an.

Hiritar ezagunak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hiri senidetuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bremen ondorengo hiriekin senidetuta dago:

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Bremen (hiria) Aldatu lotura Wikidatan