Yehudi Menuhin
Yehudi Menuhin, Lord Menuhin of Stoke d'Abernon gisa ere ezaguna (New York, AEB, 1916 - Berlin, Alemania, 1999), biolinista eta orkestra-zuzendari estatubatuarra izan zen.
XX. mendeko biolinista ospetsuenetako bat da.
Biografia [aldatu]
Persingerren, Enescuren eta Buschen ikaslea izan zen.
Gaztetandik hasi zen kontzertuak eskaintzen, eta mundu osoan egin zen ezagun. Bartókek biolin bakarrerako sonata idatzi zion, eta Ravi Shankar indiar zitara-jotzaileak Prabhati bakarlariarentzako lana.
Ingalaterrako Bach Jaialdiaren sortzailea izan zen. 1963an bere izeneko musika-eskola sortu zuen Surreyn, haur aurreratuentzako.
Saiakera eta artikulu ugari argitaratu zituen musika-aldizkarietan.
Musikagile-lanaz gainera, ahalegin handia egin zuen giza eskubideen eta bakearen alde.
Sari asko jaso zituen azken urteetan, besteak beste, Baketzearen Asturiasko Printzea saria 1997an, Rostropovitxekin batera, eta Vienako Hiriko urrezko domina, 1999an.
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.