Gerixeti

Wikipedia, Entziklopedia askea
Gerixeti
Euskal Herriko mitologia
Ezaugarriak
DomeinuaItzala

Gerixeti, "geriza" hitzatik, euskal mitologiako pertsonaia da; Bizkaiko zenbait lekutan hildakoen arima herratua irudikatzen duen itzala da.[1]

Azalpena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kontzeptu hau ilargiaren argitan ehiztari errariaren itzala bere txakurrekin ikusten den ideiarekin lotuta egon daiteke. Antzekoa izan daiteke sorgin bat zigortzeko haren itzala astindu behar den ideia. Arimaren ikuspegi horrek erromatarren eragina du bere baitan, gure herrialdean ohikoagoa baita hildakoen arimak argiarekin edo haize boladekin lotzea.[2] Erio, heriotza errepresentatzen duen pertsonaiak, arimak eta gorputzak bereizi egiten ditu eta, une horretatik, arimak azpimundura doaz. Dena dela, batzutan, gauez, bizirik dirauten etxekoei laguntzeko, haiei eskainitako eskaintzak kontsumitzeko edo hil aurretik konpondu gabe zituzten kontuak konpontzeko, etxera itzultzen dira.[3]

Izena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gizonezkoei ezartzen zaien izena ere bada, maskulinoa beraz Euskaltzaindiaren arabera.[4]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]