Tartalo

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Tartalo
Tartalo
Tartaloren irudikapena Mungiako Izenaduba parkean. Bizkaia, Euskal Herria.
Pertsonaia Mitologikoaren Ezaugarriak
Mota Izaki Mitologikoa
Mitologia Euskal Mitologia
Lekua Euskal Herria

Tartalo euskal mitologiako izaki begibakar eta erraldoia da.

Elezaharren arabera, haitzuloetan bizi da eta jendea harrapatu eta jan egiten du. Markinako Alarabirekin hainbat ezaugarri komunak ditu, nahiz eta irelu markinarrak zenbait ezaugarri berezko dauka.

Tartaloen antzeko pertsonaiak Pirinioetan[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Beraien inguruko elezaharrak Euskal Herriko zein Pirinioetakoen oso antzekoak dira.

  • Garona Garaiko Bastan haranean bizi omen ziren Becuts izeneko erraldoiak, euskal tartaloen ezaugarri guztiak dauzkatenak. Artzainak ziren ere, eta esaten omen zuten urrezko adarrak zeuzkaten ardiak larretzen zituztela. Elezahar batek kontatzen du Bastango senar-emazte txiro batzuen gorabeherak halako adarrak Becus bati lapurtzu nahian, eta kontakizunak Euskal Herrian tartaloei buruzko elezaharrak pausoz pausoz errepikatzen du. Becuts hauek Bigorrako eta Garona Garaiko beste zenbait lekuetan azaltzen dira ere.
  • Sault eskualdean Gigants deitzen dituzte euskal Tartaloen antzeko pertsonaiak.
  • Foixen Ulharts. Erraldoi hauek jendea eta abereak erasotzen ditu Saint Barthélémy mendiaren maldetan. Ulhart hitzak okzitanieraz "begi-bakarra" esan nahi du.

Elezaharrak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Antimuño baserriko bi anaia ehizan ari zirela ekaitzak harrapatu eta Tartaloren haitzuloan hartu zuten aterpe. Handik gutxira Tartalo begibakarra azaldu zen bere artaldearekin, bi anaiak ikusi eta esan zuen:

"Bat gaurko eta bestea biharko"

Bertan, anaia zaharrena erre eta jan egin zuen. Tartalo loak hartu zuenean berriz, anaia gazteak eraztuna kendu eta sutan zuen burruntzi goria begi bakarrean sartu zion. Tartalo itsu zen, baina bizirik. Ardi artean arakatzen hasi zen gaztearen bila, baina anaia gazteak ardi larrua bizkar gainetik jantzi eta Tartaloren eskuartean pasa zen. Zoritxarrez, ordea, behin kanpoan eraztun salataria ozenki hasi zen oihuka:

"Hemen nago, hemen nago".

Tartalo atzetik atera zitzaion haitzulotik, eraztunaren oihuak gidari zituela. Gazteak ezin zuen eraztuna esku hatzetik kendu, eta amildegi baten ertzera iristean, eraztuna zuen hatza moztu egin zuen. Tartalo gertu zela, behatza eta eraztuna amildegitik behera bota zituen. Tartalo haren oihuaren atzetik amildu zen betiko.

Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Jose Miguel de Barandiaran, obras completas. Egilea, Jose Migel Barandiaran. Argitaletxea, Editorial la gran enciclopedia vasca, Bilbo 1976.
  • "Pequeño diccionario de mitologia vasca y pirenaica". Egilea Olivier de Marliave. Argitaletxea, Alejandria, Bartzelona 1995.