Aitor

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Aitor gizonezkoen euskal izena da, Euskal Herrian oso erabilia. Izena Agosti Xaho idazleak asmatu zuen.

Aitor antzinako euskal herritarren aitalehen mitikotzat aurkezten du Xahok. Bere jatorria "aitonen seme" esaeran dago, hau da, "aita onen seme": Ipar Euskal Herriko euskaran "noble" esan nahi du espresio honek.

Jatorria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Izen honek Agosti Xaho (1811-1858) idazle zuberotarrak idatzitako kontakizun batean du jatorria. Lehen aldiz, "Aitorren Elezaharra" izeneko bere frantsesezko lanean agertzen da, 1845ean Ariel bere aldizkarian atalka lehen aldiz argitaratua. Xahok aitonseme terminoa, (Ipar Euskal Herrian noble esan nahi duen hitza, aitoren seme Zuberoan) oso modu berezian berrinterpretatzen du: Bere ustez, hitz honen jatorria ez da "aita onen seme", baizik eta "Aitor-en seme". Xahok bere kontakizunean adierazi nahi duenez, kaparetza unibertsala antzina-antzinatik datorkie euskaldunei, denak arbaso bakarretik datozelako. Aitor da euskaldunen lehen guraso hori.

Xahoren kontakizun nobelatuan, Gherekiz bardo barduliarrrak erromatarrekiko gerlen amaiera ospatzeko jaialdi batean, ilargi zaharraren jaian bildutakoei Aitorren elezaharra errezitatzen die.

Elezaharraren arabera, Aitorrek zazpi seme izan zituen, Euskal Herriko zazpi probintziak sortu zituztenak eta, aldi berean, hauek ere ondorengoak izan zituzten bertan. Aitor euskaldunen patriarka mitikoa litzateke beraz.

Hala ere, segur aski Aitor izena gehien ezagutarazi zuena Francisco Navarro Villoslada idazlea izan zen, 1879ko "Amaya o los vascos en el siglo VIII." liburuari esker. Navarrok Xahoren pertsonaia berriro jendarteratu zuen eta ezaugarri eta edergarri berriekin apaindu.

Arturo Campionek ere Aitorren mitoa erabili zuen literaturako zenbait lanetan, eta bera izan zen Xahoren lana gaztelaniara itzuli zuena.

Aitor pertsonaiaren bilakaera eredugarria da adierazteko nola literaturan sortutako pertsonaia batek azkenerako benetako izaera mitikoa har dezakeen.

Aitorren Izkuntz Zarra bertsoaren doinua.

Aitor izenekoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aitor izena Euskal Herrian eta Espainia osoan zabaldu da, oso ezaguna delarik. Saindurik ez duen izena da.

Aitor izeneko batzuk:


Kanpoko loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]