Gaueko

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Euskal mitologian gauaren jainkotasun guztien artean Gaueko zen haien artean boteretsuena, eta iluntasunaren jaun bezala artzen zuten gizakiek. Bere erregealdia gauerdian hasi egiten zen eta argitu arte irautzen zuen, denboraldi horretan berak bakarrik agintzen zuen lur gainean bere legearekin. Lege horrek gizakiei debekatu egiten zien gauean lan egiteak, lehiatzea edo baserriaren babesetik irtetea. (Baserriak antzinako gizakien uztez, familiako espirituak babesten zituzten)

Herriko istorioetan, Gaueko arima bahitzaile moduan jarduten zuen, hau egitean otso handi bat bezala edo irudi ikusezin baten moduan agertzen zen. Batzuetan haren ordez sorginak, gentileak edo Basajaun bera ere bidaltzen zuten eta haien biktimak normalean neska ederrak ziren. Esaten zuten adibidez Ataunko baserrian neskatila bat bere lagunekin apustu bat egin zuela, apustu horren arabera gauean iturri hurbil batera joan behar izan zuen, baina Gaueko bahitu zuen ailegatu aurretik, eta bere lagunei haize bolada batean bere hitzak ekarri zien: “gaua gauekorentzat eta eguna egunekoentzat”. Elaunden neska bat, Catalina izenekoa bahitua izan zen bere gelatik gentil talde batengatik, eta leize batean hil zuten. Oiartzun ere beste neska bat bahituta izan zen ura artzen zuen bitartean, eta bere ontzia bakarrik aurkitu zen odolik beteta. Beste batean Eskoriatzan gizon baten aurrean zezen bat agertu zen, bere bidea oztopatzen, gizona hiru aldiz saiatu zen bidea igarotzen, hirugarrenean zezena gizon baten moduan altzatu zen eta gizonaren aurka joan zen, baina hau ihes egin zuen.

« gaua gauekoentzat, eguna egunekoentzat  »


Erreferentziak [aldatu]