Ehiztari beltza

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Ehiztari beltza Euskal mitologian maiz azaltzen den pertsonaia da. Atsedenik gabeko ibileran ehizagaien bila mendi eta aranetan barrena ibiliko da.

Mitoa Euskal Herri osoan nahiko hedatua dago . Euskaldunon artean, beste izen batzuk ere ezagutzen zaizkio: Martin edo Mateo Txistu Zerainen, Salomon erregea edota Errege-Xalomon Zuberoan, Oiartzunen eta Dohoztin, Joanito edo Juaniko Txistularia Zerainen, Salomon-apaiza eta Prixki-Joan Usurbilen, Martin-abade Gesalibarren. Abadearen txakurrak mitoaren beste izen bat da, kasu honetan protagonismoa emanez ehiztari beltzaren lagun dabiltza txakurrei. Mito hau Euskal geografian oso zabalduta dago, baina baita Europa guztian barrena ere..

Ehiztari beltza Pirinioetan[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Inguruko kulturetan mito honek zenbait izen dauka, baina zabalduena "Ehiza Basatia" da. Pirinioetan:

  • Gaskoniako landetan, mitoa izen zelta duen Artus erregea da. Zazpi urtetik behin azaltzen da, munduari bira emateko denbora tarte hori behar duelako.
  • Katalunian: Comte Arnau ("Arnau kondea") pertsonai honen izena da Cerdanya, Empordàn eta Garrotxan. Tramontana haizea dauden gauetan airean dabil bere segizio guztiarekin. Madarikatutzat jotzen den pertsonai historiko batean oinarritu da mitoa, beste hainbatetan bezala. Beste zenbait izen Katalunian; Caçador negre, Mal Caçador edo Mal Caçador.
  • El vent del caçador ("Ehiztariaren haizea"), Kataluniako zenbait tokitan.
  • Los Encantats bi gailur zorrotz dira Pallars Sobira eskualdean. Elezaharrak dionez, bi anaia sarrio ehiztari amorratuak ziren, eta halako ihizi baten atzetik irten ziren igandeko mezetara joan ordez. Apaiz batek madarikatu zituen, eta harri bilakatu zituen. Istorio honek Pirinioetako ehiztari madarikatuen kontakizunekin bat egiten du.
  • Aragoien: Cazataire maldito ("Ehiztari madarikatua"). O Siñó d'Espés ("Espeseko jauna") edo Barón d'Espés ("Espeseko baraoia") Bal d'Isabenan, eta Roberto El Diablo, beste zenbait lekutan.

Mitoaren jatorria eta zabalpena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ehiza Basatia, van Peter Nicolai Arbo (1872)

Ehiztari beltzaren edo Mateo Txisturen mitoa Europa guztian "Ehiza basatiaren" izenarekin ezaguna da. Era ezberdinak hartzen ditu kontinentearen ipar, mendebal eta erdialdean. Literaturan ere askotan erabilia izan da Ehizaldi basatia.

Mito guztien jatorria beti berbera da: ehiztarien mamu-talde bat eta bere ehiz txakurren eta zaldiek lagundurik, zeruan zehar eginiko ehizaldi batean. Batzuetan lurrean zehar, beste zenbaitetan hegaz gainean. Gehienetan ekaitz bortitzetan azaltzen da Ehiza basatia.

Oso zabaldua da betiko atseden hartzera edo betiko sutara doazen arimak airean ibiltzen diren ustea. Gauez, ekaitza denean, suziriak pizturik daramaten arimek dabiltza airean gorpu berriei laguntzen.

Ehiza basatiaren ehiztariak hildakoak ziren, arima erratuak, jainko-jainkosak edo sexu ezberdinetako ireluak. Beraien buruzagia sarritan irudi historiko edo lejendarioa izan zitekeen (gure artean ere); Teodorico Handia, Carlomagno, Arturo erregea, Valdemar Atterdag errege daniarra, Wuodan jainko germaniarra, Wuotis Heer jainko suizarra, Arawn keltarra.

Mitoaren geografia Euskal Herrian[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mitoa beste toki batzuetan[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wistmanen basoa Devon konderrian, Ingalaterran.

Europako iparraldean, mendebaldean eta erdialdean "ehiza basatiaren" mitoa dago. Ehiztariz jantzitako mamu talde bat, zaldi eta ehiza-txakurrekin pertsonen atzetik doa. Ehiztari-mamuak heriotza izan daitezke ala maitagarriak. Mamu ezezagunak ere izan daitezke, emakume zein gizonak edota historiako pertsonairen bat izan daiteke, adibidez: Danimarkako Valdemar IV erregea, Teodoro Handia Erromatar Inperioko ekialdeko erregeordea, Wōden jainkoa (ala jainko honen beste deiturak, Wuodan alemanez Suitzako erdialdean eta Suabian edo Arawn Galestar mitologian.


Ehiza basatia ikustea zantzu txartzat hartzen omen da, guda ala izurritea etor daiteke edo ehiza ikusten duenaren ala hurbileko norbaiten heriotza. Ehiza basatiaren bidean dauden edo ehiza basatiaren atzetik jarraiki doazen gizakiak hildakoen mundura eraman litzakete.


Elezaharrak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Aezkoan, ekaitz bortitzek Iratiko zuhaitzak astintzen dituztenean, espiritu gaiztoek Joana Albretekoaren hilotza daramatela esan ohi da.

Joana protestanteen babeslea zen, eta katolikoen esanetan, lamiek eta sorginek darabilte haren gorpua erregina zen lurraldeen aireetan.

Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Jose Miguel de Barandiaran, obras completas. Egilea, Jose Migel Barandiaran. Argitaletxea, Editorial la gran enciclopedia vasca, Bilbo 1976.
  • Pequeño diccionario de mitologia vasca y pirenaica. Egilea Olivier de Marliave. Argitaletxea, Alejandria, Bartzelona 1995.
  • La primitiva religión de los vascos. Egilea José Dueso. argitaletxea, Orain, 1996. ISBN 84-89077-56-8.
  • Euskal Pentsamendu Magikoa, liburu I Egilea Juan Garmendia Larrañaga. Argitaletxea Baroja, 1990.
  • Euskal Pentsamendu Magikoa, Luburu II. Egilea Juan Garmendia Larrañaga. Argitaletxea Elkar, Donostia 1994.
  • La primitiva religión de los vascos, José Dueso, Orain, 1996. ISBN 84-89077-56-8.
  • Pirinioak eta Euskal Herria:Mitoak eta sineskizunak. Askoren artean. Gaiak argitaleletxea, 1995.

Ikus, baita ere[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Ehiztari beltza Aldatu lotura Wikidatan