Giuseppe Arcimboldo
Wikipedia(e)tik
Giuseppe Arcimboldo (Milan, Italia, 1527 inguruan - Praga, 1593) margolaria izan zen. Milango nobleziako partaide hura beirate- eta tapiz-margolaria zen Vienako Habsburgotarren zerbitzura jarri aurretik (1565 inguruan - 1587).
Haren irudimen handiko koadroak aintzat hartuak ziren oso: lore, fruitu, itsaski edo arrain-irudiak elkarrekin pilatuz irudi sinbolikoak moldatzen zituen (Udaberria, Uda, Udazkena, Negua, Almirantea, Liburuzaina). Lan hauek (ghiribizzi) jostariak eta bitxiak dira; surrealistek aitzindaritzat hartu zuten.
[aldatu] Galeria
Antzinako elementuak
Pertsonaiak
[aldatu] Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek lizentzia librearekin laga zituen, euskal Wikipedia osatzeko proiektu baterako.
[aldatu] Kanpo loturak
- (Gaztelaniaz) Giuseppe Arcimboldoren obra
- (Ingelesez) Olga's Gallery: Giuseppe Arcimboldo
- (Ingelesez) Arcimboldo TVMn
- (Ingelesez) «A World History of Art»: Arcimboldo