Gone with the Wind

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Gone with the Wind
Datuak
Jatorrizko izenburua Gone with the Wind
Urtea 1939
Estreinaldia 1939ko abenduaren 15
Generoa Drama erromatikoa
Herrialdea Ameriketako Estatu BatuakAmeriketako Estatu Batuak
Iraupena 222 minutu
Aurrekontua 3.900.000 $
Banatzailea Metro-Goldwyn-Mayer
New Line Cinema
Zuzendaria
Victor Fleming
Kredituetan ez:
George Cukor
Sam Wood
Ekoizleak
David O. Selznick
Gidoilariak
Eleberria:
Margaret Mitchell
Gidoia:
Sidney Howard
Kredituetan ez:
Ben Hecht
David O. Selznick
Jo Swerling
John Van Druten
Aktoreak
Clark Gable
Vivien Leigh
Leslie Howard
Olivia de Havilland
Hattie McDaniel
Musikagileak
Max Steiner
Argazkilariak
Ernest Haller
Jatorrizko hizkuntza
ingelesa
Sariak
10 Oscar Sariak, tartean film onenarena

Gone with the Wind 1939an Victor Flemingek zuzendutako filma da, Margaret Mitchellen 1936ko izen bereko eleberrian oinarrituta. Film epikoa Estatu Batuetako hegoaldean Gerra Zibilaren garaietan kokatuta dago eta Vivien Leigh, Clark Gable, Leslie Howard eta Olivia de Havilland ditu protagonista.

Argumentua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

XIX. mendeko erdialdean, Scarlett O'Hara (Vivien Leigh) gazte alditsu eta ederra Estatu Batuetako hegoaldeko etxaleku esklabistan bizi da. Ashley Wilkes (Leslie Howard) maite duen arren, ezin du bere maitasuna bete, honek Melanie Hamilton (Olivia de Havilland) bere lehengusuaren senargaia baita.

Ameriketako Estatu Batuetako Gerra Zibila hastekotan dago eta bertoko gazteak parte hartzeko irrikitan daude, Rhett Butler (Clark Gable) izan ezik, bere irabazian baino ez duen pentsatzen gizon xarmangarria. Butlerrek Scarlettez maitemintzen du Ashleyko etxalekuan egindako jai batean. Honek film osoan zehar ez du etsiko Scarletten amodioa lortu arte, Scarlettek Ashleyrekin itsututa dagoen arren.

Pertsonaiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Vivien Leigh as Scarlett OHara in Gone With the Wind trailer cropped.jpg Vivien Leigh: Scarlett O'Hara
Clark Gable as Rhett Butler in Gone With the Wind trailer cropped.jpg Clark Gable: Rhett Butler
Leslie Howard as Ashley Wilkes in Gone With the Wind trailer cropped.jpg Leslie Howard: Ashley Wilkes
Olivia de Havilland in Gone with the Wind trailer 2.jpg Olivia de Havilland: Melanie Hamilton

Sariak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gone with the Wind filmak 10 Oscar irabazi zituen, bere garaian inork lortu ez zuen errekorra. Horrelako emaitza Ben-Hurrek hautsi zuen. Filmak Film onenari, aktore onenari (Vivien Leigh), zuzendari onenari (Victor Fleming), bigarren mailako aktore onenari (Hattie McDaniel), arte zuzendari onenari, argazkigintza onenari eta abar lortu zituen.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Gone with the Wind Aldatu lotura Wikidatan