Olivia de Havilland

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Olivia de Havilland
Olivia de Havilland
Datu pertsonalak
Izen osoa Olivia Mary de Havilland
Jaio 1916ko uztailaren 1a (97 urte)
Tokio (JaponiaJaponia)
Lan nabarmenenak Captain Blood (1935)
Gone with the Wind (1939)
They Died with Their Boots On (1941)
Sariak Oscar saria (1939)
Webgunea www.oliviadehavilland.net
IMDB IMDBko fitxa

Olivia Mary de Havilland (Tokio, 1916ko uztailaren 1a - ) Ameriketako Estatu Batuetako aktorea da, Oscar sariaren irabazlea. Joan Fontaine aktorea du ahizpa gaztea, baina elkarren urrunketa ospetsua izan da.

Tokion bi ahizpak jaio baziren ere, San Franciscora joan ziren Olivia de Havilland bi urte zituela. 1935ean lehen filmean antzeztuta, berehala aktore entzutetsua bihurtu zen 1930eko hamarkadan ere, Errol Flynn izarrarekin batera hainbat filmetan agertu zelako. Hala ere, beti paper bertsuetan jokatzen zuen, estudioak behartuta. Urte batzuk lehenago Bette Davisek arrazoi berberarengatik Warner Bros epaiketara alferrik eraman bazuen ere, Olivia de Havillandek berriro ekin zion. Aldi horretan, epaileak, berriz, aktoreen alde ebatzi zuen, eta, hortik aurrera, estudioek ezin izan zuten aktoreen karreraren gainean adinako kotrolik eduki. De Havilland izeneko lege horrek Hollywooden gainean oso eragin handia eta luzea izan zuen, eta azkenean, filmak ekoizteko eta banatzeko sistema irauli.

Filmagintza hautatua[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Commons-logo.svg
Commonsen fitxategi gehiago dago honi buruz:
Olivia de Havilland